Ia mila ikaslek hartuko dute parte 'First Lego League' programan

Uxue Igarza Loiola 2022ko ots. 17a, 16:24
Mondragon Unibertsitatean ospatutako iazko edizioaren argazki bat.

32 erakundek babestuta –tartean Arrasateko Udala, Mondragon Unibertsitatea eta eskualdeko hainbat enpresa–, ikasleak  zientzia eta teknologiara gerturatzeko First Lego League ekimenaren 13. edizioa ospatuko da aurten.

6 eta 16 urte bitarteko euskal ikasleen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa pizteko egitasmoa da First Lego League. Talde-lana oinarri eta programazioa eta robotika baliatuta, erronkei modu berritzailean aurre egitea da helburua.

Guztira 43 ikastetxetako 970 ikaslek hartuko dute parte, 116 taldetan banatuta. Epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dituzte beraien berrikuntza‑proiektuak, robotak eta balioetan egindako proposamenak. Iazko edizioarekin alderatuta %30 igo da parte-hartzea. Finala, martxoaren 5ean egingo da, baina ikusle gabe izango da oraingoan: "Pandemiak epeak markatzen jarraitzen duen edizio berri honetan, segurtasuna da lehentasun nagusia, eta, beraz, taldeak burbuila taldeetan helduko dira egoitzetara eta ez da ikuslerik egongo".

Erreferente, "lankidetzari esker"

Sustatzaileen esanetan,  First Lego League STEAM Hezkuntzaren (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak) erreferentziazko programetako bat da EAEn, eta hori lankidetza publiko‑pribatuari esker lortu dutela diote: "Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren eta hiru Foru Aldundien laguntza instituzionala du, prestakuntza‑tailerrak eman dituzten hamahiru erakundetako profesionalen lankidetza, eta hamalau erakunderen laguntza". Mondragon Unibertsitatea, Ausolan, Eroski, Erreka, Fagor, Fagor Elektronika, Mondragon Taldea, Ulma, Arrasateko Udala eta Foru Aldundiak dira, besteak beste, laguntzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak