Langabeziaren bilakaera ona izan da urtean zehar Debagoienean, %8,76ko tasarekin hasi eta %8,08koarekin amaitu delako; eta urte hasieran baino 206 langabe gutxiagorekin.
Azken bost urteetako bigarren abendu onena
Hego Euskal Herrian ere hobera
Hego Euskal Herriari dagokionez, egoerak hobera egin du kasu horretan ere: abendu amaieran 146.871 lagun zeuden langabe gisa erregistratuta Lanbideren eta Nafar Lansareren bulegoetan; azaro bukaeran baino 2.610 gutxiago, eta iazko abenduan baino 23.006 gutxiago.
Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak, abenduko enpleguari buruzko datuen balorazio positiboa egin du goizean: "Langabezia jaitsi egin da, lurralde guztietan; gizonen artean eta, batez ere, emakumeen artean; eta adin-tarte ia guztietan, batez ere gazteenetan".
Zenbakiek diote langabezia pandemiaren aurreko mailan dagoela, baina pertsona gehiago daude Gizarte Segurantzan kotizatzen, Mendiak azaldu duenez.