Edukiontzi ugari erre dituzte gaua eta goiza artean

Hasier Larrea 2021eko abenduaren 25a

Aretxabaletan, Arrasaten eta Eskoriatzan kiskalita agertu dira gaur goizean hainbat zabor edukiontzi. Suhiltzaileek itzali dituzte sute guztiak goizalderako.

Eskoriatzan 03:15ean eman diote sua Euskal Herria plazako edukiontzi bati, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Bideoan ikusten den bezala, Arrasaten egun argitan, 08:15ean, egin dute beste horrenbeste Kontzeziño kalean bi edukiontzirekin, Udaltzaingoak emandako datuen arabera. Bi ezbeharretan ez da kalte material handiagorik egon.

Eskoriatzan erretakoa.

Aretxabaletan izan dira sute larrienak, bost bat edukiontzi erabat deseginda eta beste hainbat kaltetuta geratu direlako. Gainera, auto batek ere jasan ditu sugarren ondorioak. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak