Edukiontziak erre dituzte Aretxabaletan, hainbat gunetan

Mirari Altube Arrese 2021eko abenduaren 25a

Ilargi plazako edukiontziak eta Errekabarren kalea eta Belorrieta auzoaren artean daudenak erre dituzte. 03:45 inguruan izan da gertaera eta suhiltzaileak bertaratu dira itzaltzera. Bost bat edukiontzi erabat deseginda geratu dira eta beste hainbatek kalteak izan dituzte. 

Ilargi plazako edukiontziak. 

Aurreko gauean ere bai

Abenduaren 24 goizaldean, ostera, Geltoki kalekoak erre zituzten, eta inguruan aparkatutako auto batek kalteak izan zituen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak