Epeleko zabortegia berriz irekitzeko 2 milioi euroko diru laguntza onartu du Jaurlaritzak

Jon Irizar Aranguren 2021ko aza. 30a, 18:01

Epeleko zabortegia, artxiboko irudi batean.

Gaur goizean Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluak hartutako erabakien berri eman du. Beste hainbat gairen artean, Bergarako Epele zabortegia berriz irekitzeko aurreikusitako diru-laguntza izan du hizpide; zehazki, Jaurlaritzak bi milioi euroko diru-laguntza emango dio Debagoieneko Mankomunitateari, "hondakin ez-arriskutsuen zabortegien mapan sortutako gabeziari aurre egin asmoz".

Goienak urtarrilean eman zuen Jaurlaritzaren asmoen berri, eta gaur goizean Iñigo Urkulluren gobernuaren bozeramaile den Bingen Zupiriak Gobernu Kontseiluak hartutako erabakien berri ematean egikaritu da orduko ideia. Eusko Jaurlaritzak bi milioi euroko diru-laguntza emango dio Debagoieneko Mankomunitateari Epeleko zabortegia berriz irekitzeko.

Zupiriaren hitzetan, Zaldibarko zein Mutiloako instalazioak itxi ostean, "industria jardueretatik datozen hondakin ez-arriskutsuen zabortegien mapan sortutako gabeziei aurre egiteko" onartu dute diru-laguntza. Adierazi duenez, "Euskadin dagoen beharrari erantzuna emango liokeen gune bat gaitu nahi da" Epeleko hondakin ez-arriskutsuen zabortegia berriz irekita.

2018tik itxita

Duela hiru urte itxi zen Epeleko zabortegia, Debagoieneko Mankomunitateak hala erabakita; Epeleko biribilgunearen eta Kanpanzarreko gainaren artean dagoen hondakin ez-arriskutsuen zabortegia Mankomunitatearen eskumena da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak