131 kasu berri bailaran, hiru egunetan

Uxue Igarza Loiola 2021ko aza. 25a, 13:16

Positiboen goranzko joerak ez du etenik, eta astelehenetik atzora bitartean, 131 kasu baieztatu dira bailaran; gehienak Arrasaten, Oñatin eta Bergaran. Gainera, intzidentzia-tasa 500etik gora kokatu da; izan ere, azken hamalau egunetan 331 positibo batu dira eskualdean.

Azken bi asteetan 331 koronabirus kasu atzeman dira Debagoienean, eta horri lotuta azpimarratu behar da heren bat baino gehiago azken hiru egunetan hauteman direla. Beheko taulan daude datuak zehaztuta:

Herriak Astelehena Asteartea Eguaztena GUZTIRA
Arrasate 15 12 13 40
Oñati 13 12 5 30
Bergara 9 13 3 25
Antzuola 8 3 2 13
Eskoriatza 4 2 5 11
Aretxabaleta 3 2 4 9
Aramaio 1 0 1 2
Elgeta 0 1 0 1
Leintz Gatzaga 0 0 0 0
GUZTIRA 53 45 33 131

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

Bailarako tasa, 500etik gora

Datuen gorakadarekin batera, intzidentzia-tasak ere gora egin du eta 510,73an kokatu da bailarakoa. Herriei dagokienez, Bergara ere 500etik gora dago (565) eta baita Antzuola ere (2.661), eta Leintz Gatzaga eta Aramaio salbu, denak daude eremu gorrian (150etik gorako tasarekin). Bestetik, Aramaion erregistratu diren azken bi kasuekin, eremu laranjara igaro da udalerria.

 

EAE ere, aldapan gora

5.000 positibo baino gehiago baieztatu dira azten astean, eta intzidentzia-tasa 374,64ra igo da. Halere, Gipuzkoa da, beste aste batez, aurretik doan lurraldea. Intzidentzien mapa ikustea besterik ez dago:

Bestetik, domekatik atzora bitartean, pandemiak hedatzen jarraitu du eta gehitu egin dira batez beste pertsona batek kutsa ditzakeenak. Oinarrizko birsorkuntza datua 1,26tik 1,29ra igo da:

Bukatzeko, erietxeei erreparatuta, hiru egunetan 168tik 179ra igo dira plantan daudenak eta 31tik 36ra ZIUetan daudenak. Ospitaleko okupazioari dago Osasun Saila, eta egoerak okerrera egiten jarraitzen badu, neurriak hartuko direla adierazi dute asteon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak