78 kasu berri baieztatu dira Debagoienean eguenetik atzora arte

Uxue Igarza Loiola 2021ko aza. 22a, 13:05

Eguenetik domekara bitartean, 25 positibo erregistratu dira Arrasaten, 21 Bergaran, hamazazpi Antzuolan, zortzi Oñatin, sei Aretxabaletan eta bat Elgetan. Gora egin dute positiboek eta baita intzidentzia-tasak ere: 376ra igo da eskualdeko tasa.

Joera berari eutsiz, azken lau egunetan, Arrasatek, Bergarak eta Antzuolak  batu dituzte positibo gehienak.

Herriak Eguena Egubakoitza Zapatua Domeka GUZTIRA
Arrasate 8 8 8 1 25
Bergara 6 3 11 1 21
Antzuola 4 6 5 2 17
Oñati 3 2 2 1 8
Aretxabaleta 3 1 2 0 6
Elgeta 0 0 1 0 1
Aramaio 0 0 0 0 0
Eskoriatza 0 0 0 0 0
Leintz Gatzaga 0 0 0 0 0
GUZTIRA 24 20 29 5 78
  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

376ko intzidentzia-tasa Debagoienean

Eskualdeko intzidentzia-tasa orokorra 311,68tik 376,49ra igo da, eguaztenetik hona. EAEkoa berriz, 232,08tik 300,68ra. Eta Gipuzkoaren kasuan, 500eko langa gainditu du tasak:

Eta intzidentzia datu horiek adinka antolatuta, 18 urtera artekoek dute tasa altuena, baina hurrengoak 40 eta 59 urte bitartekoak dira.

Bestetik, oinarrizko birsorkuntza datua 1,35era iritsi da azken egunetan. Datu horrek adierazten du kutsatutako pertsona batek zenbat kutsatzen dituen batez beste. Atzo 1,26ra jaitsi zen, baina halere 1etik gora jarraitzen du, pandemiaren hedapenaren mesederako.

Abiadura desberdinetan, baina ospitaleetako datuek, gora

Erkidegoko ospitaleetan, azken datuaren arabera, 31 pertsona daude ZIUn ingresatuta eta 168 plantan. Hurrengo taulan daude zehaztuta azken bi asteetako datuak:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak