Asteartetik aurrera COVID-19 intzidentzia altuko herrietan murrizketak ezarriko ditu Jaurlaritzak

Hasier Larrea 2021ko aza. 14a, 17:04

Pandemiaren bilakaerak joera kezkagarria hartu du azken egunotan Euskal Autonomia Erkidegoan, 100.000 biztanleko 150 kasuko intzidentzia langa gainditu baita, hau da, transmisioa maila altura pasa da berriz ere. Nafarroako gobernua ere murrizketa berrietarako prestatzen ari da.

Joan den asteleheneko datuetan oinarrituta, Agurain, Abadiño, Astigarraga, Azpeitia eta Zumarraga dira gaur-gaurkoz eremu gorrian dauden herriak EAEn. Bihar, hilak 15, argitaratuko dira datu eguneratuak, eta 400eko intzidentzia metatua baino gehiago duten herrietan murrizketak aplikatuko ditu Jaurlaritzak: "Euskadiko kutsatzeek goranzko joera hartu dute eta lehenbailehen geldiarazteko beharra dago".

Hori horrela, Gotzone Sagarduik prentsaurrekoa emango du asteartean Gobernu Kontseiluaren ostean, jarraibide eta murrizketa berrien inguruko informazioa emateko.

Osasun Sailak prebentzio-neurriak betetzeko beharra azpimarratu du; hala nola, pilaketak saihestea, eskuen higienea areagotzea, espazio itxiak aireztatzea, maskara erabiltzea eta  txertoa jaso ez dutenek jasotzea.

Nafarroako Foru Erkidegoa ere alerta egoeran dago. Atzo, adibidez, 159 kasu berri atzeman zituzten, azken hiru hilabeteetako kopururik altuena, eta bezperan 132.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak