Goienakide kanpaina ezagutzeko aukera egongo da San Milixan eguneko azokan

Jon Irizar Aranguren 2021ko aza. 12a, 14:35
Argazkiko bizikleta Goiena Komunikazio Taldearen postuaren parte izango da

Ohiko San Milixan eguneko artisau azoka egingo da domeka honetan Leintz Gatzagan. Aurtengo berritasunetako bat Goiena Komunikazio Taldearen presentzia izango da; izan ere, azokara hurbiltzen diren herritarrek Goienakide kanpaina ezagutzeko postua jarriko du hedabideak. Errigorako saski baten zozketan parte hartzeko aukera ere egongo da.

Usadioak dio azaroaren bigarren domekan ospatzen dela San Milixan eguna Leintz Gatzagan. Domeka honetan egingo da, beraz, urteroko zita. Ohiko egitaraua izango du egunak, eta ekimenen artean egongo da goizetik eguerdirako artisau azoka. Hogei postu inguru izango dituzte ikusgai herritarrek, eta berritasun gisa, Goiena Komunikazio Taldeak ere berea jarriko du.

Goienakide kanpainaren baitan, herriz herri egiten ari diren ekimenen artean kokatzen da domekakoa. Herritarrei kanpainaren berri ematea da xedea, komunitatea ehuntzeko helburua bailarako txoko guztietara zabaldu asmoz. Postura hurbiltzen diren herritarrek Errigorako saski baten zozketan parte hartzeko aukera ere izango dute; horretarako, aski izango galdetegi bat betetzea. Sariduna nor den domeka eguerdian bertan jakingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak