'Hala bazan' saioa, Tokikom sarietako finalisten artean

Julen Iriondo M. de Zuazo 2021ko aza. 7a, 14:43

Hilaren 12an ezagutuko dira sarituak, nazioarteko gonbidatuekin egingo diren jardunaldien barruan.

Espainiako elDiario.es-eko, BBCko eta Flandriako Het Belang van Limburg egunkariko esperientziak ezagutzeko aukera egongo da datorren egubakoitzean Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan egingo diren Tokikom Jardunaldietan.

Esther Alonso izango da lehen hizlaria: aditua da estrategia digitaletan eta berrikuntza eta marketin sozialean, besteak beste; elDiario.es-en kidetza programaren estrategia definitzeko eta gauzatzeko ardura du, kide berriak eta erabiltzaile erregistratuak eskuratzetik hasi eta konbertsio eta atxikipen estrategietaraino. Komunitatearen lanketaz jardungo du jardunaldietan.

Flandriatik iritsiko da, berriz, Arno Schepers, eta bere egunkariak dituen euskarrietan –papera, webgunea eta aplikazioa– kideen figura uztartzeko egindako lanketa sakona izango du hizpide bigarren hitzaldian.

Azkenik, BBCren eta toki komunikabideen artean josi duten komunitateaz jardungo du Matthew Barraclough-ek.

Lau sari ere bai

Hitzaldiekin batera, Tokikomeko hedabideetako azken urteko lanik onenak saritzeko ekitaldia ere izango da gaur zortzi Garaia Parke Teknologikoan. Publikoaren erabakiz emandako Komunitatearen Sariarekin batera, azalik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onenaren sariak banatuko dituzte, epaimahaiaren ebazpena ezagututa. 57 lan aurkeztu dira, denera, eta hiru sarietako bederatzi finalisten artean dago Goienaren Hala bazan saioa, 90eko hamarkadako Arrasate Telebistaren artxiboko materialarekin egindakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak