Urriaren 20an aurkeztu zen jendaurrean Goienakide proiektua. Lehen egunetik bertatik, batzen gaituen distantziari bide eman zitzaion, '0km filosofiari', alegia; Kaitin Allende, Asier Sala eta Garazi Barrena kulturgileak izan genituen, besteak beste, ekimeneko protagonista. Euskararen normalizazioa ikusmiran, debagoiendarren aktibazioak eta parte hartzeak sendotzen baitu Goienaren komunitatea, Goienakide izaera.
Puntua aldizkariarekin, edukien erabilgarritasunarekin eta zozketa zein abantailekin eman zitzaion hasiera komunitatea sendotzeari. Egitasmo berri honek segida ematen dio apustuari, baina jauzi bat egitea du helburu; izenetik harago, baita izanean ere. Eskaintza berri horien baitan sartzen dira, besteak beste, komunikazioaren esparruari lotutako eskaintzak edota kultur ekitaldi esklusiboez gozatzeko aukera. Lehena urriaren 30ean bertan.
Nola egin kide?
Herritar, komertzio, elkarte edo enpresa izan, bi aukera daude komunitatearen parte bihurtzeko. Alde batetik, webgune honetan bertan dagoen galdetegia beteta bihurtu liteke herritar bat Goienakide; bestetik, herritar, komertzio, elkarte eta enpresek goienakide@goiena.eus helbidea dute eskura, bai kide egiteko, eta baita dituzten zalantza, iradokizun eta proposamenak adierazteko ere.