Bigarren saio bat, Goienakideen belarriak goxatzeko

Jon Irizar Aranguren 2021ko urr. 25a, 12:25

24 orduan agortu ziren Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldearen kontzerturako gonbidapen guztiak, eta eskaera ikusita, bigarren saio bat eskaintzea erabaki du Goiena Komunikazio Taldeak. Urriaren 30ean bertan izango da, goizeko 11:00tik aurrera, Arantzazuko Goiko Benta Ostatuko ganbaran. Goienakideentzat esklusiban antolatutako emanaldia da, eta jada ireki da gonbidapenak eskuratzeko aukera.

Pasa den aste hasieran eman zen Goienakideentzat esklusiban antolatutako Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldearen kontzertua ikustera joateko aukera; egun bakarrean agortu ziren gonbidapen guztiak. Emanaldiak izandako harrera ikusita, Goiena Komunikazio Taldeak bigarren saio bat antolatzea erabaki du.

Arantzazuko Goiko Benta Ostatuko ganbara izango da talde oñatiarraren doinu eta akordeen aterpe. 12:30erako aurreikusita zegoen emanaldia ordu erdiz atzeratu da, 13:00ra, zehazki, eta 11:00an eskainiko dute aipatutako bigarren saioa. Kontzertura joateko izen-ematea irekita dago jada, eta Goienakide bakoitzak bi gonbidapen eskuratzeko aukera du.

Azaroan telebistan

Bi emanaldiak ikus-entzunezko bidez jasoko dira, eta behin ekitaldia igarota, Goiena Telebistan ere egongo da kontzertuaz gozatzeko aukera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak