COVID-19ari aurre egiteko hirugarren dosia gripearen kontrako txertoarekin bateratzea da gomendio orokorra, eta hala egin nahi du Osasun Batzordeak, "sistemaren karga arintzeko". 70 urtetik gorakoei jarriko zaie, aurreikuspenen arabera, urriaren 25etik aurrera. Horretarako, baina, txertaketa-zikloa bukatu zutenetik sei hilabete eginda izan beharko dituzte.