Positibo bat atzeman da Arrasaten eta beste bat Oñatin

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 29a, 12:50

Beste bi kasu batu dira Debagoieneko positiboen zakura. Pandemia hasi zenetik 9.174 lagun kutsatu dira bailaran, baina irailean behera egin dute datuek. Azken bi asteetan 33 kasu bakarrik erregistratu dira, eta hala, intzidentzia-tasa metatua 50,91ra jaitsi da.

Osasun Sailak herrietako positibo metatuak doitu ditu eguaztenero bezala; kasu bat gehiago dago Arrasaten eta bat gutxiago Eskoriatzan

Horrela daude orain Debagoieneko datuak:

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.

50,91ko intzidentzia-tasa erregistratu du bailarak azken orduetan, eta gogoratu behar da duela astebete 106koa zela; hots, astebetean, erdira jaitsi da tasa. Herriei erreparatuta, ez da aldaketa nabarmenik izan, baina nabarmendu behar da Antzuolan ez dela positiborik baieztatu hamalau egunetan, eta hortaz, 0,00ko tasa du.

Datu guztiak daude eguneratuta ondorengo mapa interaktiboan:

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

Heriotzarik ez bailaran

Hilaren 20tik 26ra, 20 lagun hil dira EAEn koronabirusaren eraginez –aurreko astean baino bat gutxiago–, eta horietako bat ere ez da debagoiendarra izan. Pandemia hasi zenetik 4.730 dira EAEn zendutakoak eta 1.243 Nafarroakoak; guztira, 5.973 heriotza erregistratu dira Hego Euskal Herrian.

EAEko datuetara bueltatuz, Osasun Sailak hainbat datu eman ditu asteko buletin epidemiologikoan. Taula honetan adin-tarteetan banatuta daude pandemia hasi zenetik hona EAEn kutsatu direnak, gaitzaren eraginez hil direnak eta dagozkien hilgarritasun-tasak:

Bestetik, grafiko honetan guztira erregistratu diren heriotzak zein adin-tartetan banatu diren erakusten da, ehunekoen bidez:

%1,2ko positibotasuna EAE eta Nafarroan

7.313 proba egin dira EAEn eta 1.918 Nafarroan, eta bien kasuan proben %1,2k eman du emaitza positiboa. Hala, lurraldeka, 43 kasu baieztatu dituzte Bizkaian, 32 Gipuzkoan, 23 Nafarroan, hamahiru Araban eta bat EAEtik kanpo erroldatutakoen artean.

EAEko intzidentziari dagokionez, azken orduetan ia bost puntu egin ditu behera, eta 78,92an kokatu da. Duela astebete 109koa zen, duela bi aste 155ekoa zen eta duela hiru 223koa. Lurraldeei dagozkien tasak  daude adierazita hurrengo grafikoan:

168 ingresatu gutxiago hilabete batean

Ospitaleei erreparatuta, okupazioak gora egin zuen atzo. ZIUn daudenen zenbatekoa berdin mantendu den arren (39), bi lagun gehiago daude plantan (87). Nolanahi ere, alderaketa eginda, duela astebete baino 27 ospitaleratu gutxiago daude EAEn –hamar gutxiago ZIUn– eta duela hilabete baino 168 gutxiago –35 gutxiago ZIUn–.

Bestetik, ospitaleratzeak adinka sailkatzen dituen grafikoa da hurrengoa (asteko batez bestekoak hartzen dira kontuan):

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak