Presoei ezarritako salbuespeneko legediaz gain, jasandako presioa salatu du Sarek

Maider Arregi 2021ko ira. 20a, 15:30

Ehunka herritar batu zen Arrasateko Monterron parkean zapatu eguerdian Sare Herritarrak deitutako elkarretaratzean. Nahikari Otaegi Sareko bozeramaileak azaldu zuen, presoei ezarritako salbuespenezko legea salatzeaz gain, egun hauetan jasandako presio eta manipulazioa salatzeko ere baliatu nahi izan zutela agerraldia. Sarek hasiera batean antolaturiko martxari erantzuteko, PPk eta Voxek Arrasaten ekitaldiak antolatu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak