Lau positibo egubakoitzean, bat atzo eta bat ere ez zapatuan. Bailaran kasurik erregistratu ez zen azkenengo aldia ekainaren 26a izan zen.
Herriak | Asteburuko kasuak |
Positibo metatuak |
Positiboak biztanleekiko |
Eskoriatza | 2 | 523 | %12,75 |
Oñati | 2 | 1.677 | %14,62 |
Bergara | 1 | 1.839 | %12,23 |
Antzuola | 0 | 294 | %13,49 |
Aramaio | 0 | 228 | %15,41 |
Aretxabaleta | 0 | 976 | %13,79 |
Arrasate | 0 | 3.522 | %15,95 |
Elgeta | 0 | 84 | %7,43 |
Leintz Gatzaga | 0 | 13 | %5,20 |
GUZTIRA | 5 | 9.156 | %14,13 |
- Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.
Kolore gorririk ez Debagoienean
Intzidentzia-tasen mapari erreparatuz gero, horia da nagusi bailaran; eta arreta ematen duen beste kontu bat kolore gorriaren presentziarik eza da. Aramaio zen 400etik gorako intzidentziarekin zegoen herri bakarra, eta asteburuan 270,27ra murriztu du tasa. Gainerako herriei erreparatuta, aipatzekoa da 100etik beherako tasa dutela sei herrik; hain zuzen ere, Antzuolak, Arrasatek, Bergarak, Elgetak, Leintz Gatzagak eta Oñatik.
Eta bailarako tasa orokorrari dagokionez, behera egiten jarraitzen du: 115,72koa da. Hamar egunetan erdira murriztu da. Gainera, orain, bailarako tasa EAEkoa baino txikiagoa da.
>Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.
69 kasu EAEn
Atzo egindako 4.112 proben %1,7k eman du emaitza positiboa Euskal Autonomia Erkidegoan; hau da, 69 herritarrek. Positibotasunak behera egiten jarraitzen du eta grafiko hau da horren adierazle:
Eta intzidentziei erreparatuta, egun batetik bestera 6,41 puntu egin ditu behera erkidegoko tasak: 121,56koa da –aurreko astean baino 51 puntu gutxiago ditu–. Honako hau da hiru lurraldeek izan duten bilakaera, eta nabarmentzekoa da Araba 100etik behera kokatu dela:
Atzoko positiboak lurraldeka banatuz gero, 33 baieztatu dira Bizkaian, 26 Gipuzkoan, zortzi Araban eta bi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.
Bestetik, oinarrizko birsorkuntza datuari lotuta, asteburuan 0,87ra iritsi da R0 tasa: 0,84koa da orain. Halere, datuaren arabera, pandemia ez da hedatzen ari –ez delako 1,00 baino zenbateko handiagoa–.
Bukatzeko, EAEko ospitaleetako okupazioak gora egin du azken orduetan (bederatzi gehiago daude), baina aurreko asteetako egoerarekin alderatuta, behera (51 gutxiago). 176 lagun daude ospitaleratuta eta horietatik 52 daude ZIUn –aurreko egunean baino zazpi gehiago, baina duela bi eguneko kopuru bera–.
Nafarroan, hamar kasu
770 proba egin ostean, hamar positibo hauteman dituzte Nafarroan; positibotasun-tasa %1,3koa izan da, alegia. Ospitaleetan, 48 lagun daude ingresatuta eta horietatik hamabi dira Zainketa Intentsiboetako Unitateetan daudenak– duela astebete baino zortzi gutxiago–. Esan behar da, Nafarroan ere, aste batetik bestera behera egin duela erietxeetako okupazioak.