Momentura arte iritsi diren 3.431.760 dosietatik, 3.141.569 jarri dira Euskal Autonomia Erkidegoan (% 91,5). Hala, 12 urtetik gorako 1.737.468 herritar dira gutxienez dosi bat jaso dutenak (%87,8) eta 1.609.474 dira txertaketa zikloa bukatu dutenak (%81,3).
Hurrengo taulan daude adin-tarte guztiei dagozkien ehunekoak:
Adin-taldea | 1. dosia | Inmunizazio handiena |
100 edo gehiago | % 95,5 | % 94,5 |
90 - 99 | %93,1 | %93,1 |
80 - 89 | %97,2 | %96,8 |
70 - 79 | %95,8 | %95,6 |
60 - 69 | %93,7 | %93,6 |
50 - 59 | %93,8 |
%92,1 |
40 - 49 | %89,6 |
%88,3 |
30- 39 | %80,0 |
%72,4 |
20 - 29 | %71,3 |
%54,5 |
16 - 19 | %75,5 |
%50,5 |
12 - 15 | %74,0 | %26,3 |
Hirugarren dosiari, ez
Sendagaien Europako Agentziak atzo bertan azaldu zuenez, ez du beharrezkotzat ikusten hirugarren dosia ematea. Nolanahi ere, kasu jakin batzuetan, dosi gehigarri bat ematea egokia litzatekeela ere esan du; hala nola, sistema immune baxua duten pertsonei edo organo-transplante bat izan dutenei.
Azken horri lotuta, Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak astelehenean esan zuen transplante solidoa edo tratamendu onkologikoa duten gaixoek hirugarren dosia jasoko dutela.
Herrialde batzuk hirugarren dosia dute eztabaidagai, baina munduari erreparatuta, oso bestelako egoerak daude txertaketari dagokionez. Hurrengo mapan, ehunekotan dago jasota herrialde bakoitzaren bilakaera. Urdin ilunez markatutakoak dira txertaketan "aurreratuago" daudenak eta zuriz txerto gutxien eman dituztenak.