Zortzi lagun harrapatu ditu birusak; horietatik lau, Aretxabaletan

Jone Olabarria 2021ko abu. 26a, 12:57

Elgetak kolore laranja utzi du, horira igarota, eta Leintz Gatzaga gorritik berdera igaro da. Une honetan mapan gorriz dauden herriak bi dira; Aretxabaleta eta Eskoriatza. Lau positibo zenbatu dituzte Aretxabaletan, hiru Bergaran eta bat Arrasaten. Intzidentzia metatuak Aretxabaletan baino ez du egin gora, eta Antzuola eta Arrasaten mantendu egin da.

Bailarako intzidentzia-tasa, 300dik behera

Debagoieneko intzidentzia-tasaren joera beheranzkoa da eta une honetan 270,02koa da. Aipatzekoa da joan den eguaztenetik beherakada izan duela, izan ere, 310ean zegoen egun hartan.

Era berean, aldaketa ugari izan dira herrietako intzidentzia-tasetan; zehazki, Intzidentzia metatuak Aretxabaletan baino ez du egin gora, eta Antzuola eta Arrasaten mantendu egin da. Gainerako herrietan behera egin du. Hala, Debagoieneko mapak aldaketak izan ditu azken orduetan; Elgetak kolore laranja utzi du, horira igarota, eta Leintz Gatzaga gorritik berdera pasatu da.

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

Guztira, 632 kasu Hego Euskal Herrian

Duela astebete, abuztuaren 12an, ia 850 kutsatu baieztatu zituzten Hego Euskal Herrian. Gaur, eguaztena, gutxiago izan dira zenbatutako kasuak: 632, zehazki. Positibotasun-tasei erreparatuta, testen % 9,7k eman du positibo EAEn –joan den eguazteneko zifra bera– eta %8,9k Nafarroan –joan den asteko egun berean %10,7k eman zuen–. Lurraldeka, 289 kasu baieztatu dira Bizkaian, 163 Gipuzkoan, 93 Nafarroan, 73 Araban eta 14 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. 

Bestetik, EAEren kasuan, azpimarratzekoa da positibo gehienak 20 eta 29 urte arteko gazteen artean hauteman direla. Adin-tarteka erregistratutako azken kasuak daude hurrengo taulan:

  • Lehenengo zutabean adin-tarteak ageri dira; bigarrenean, positibo kopurua; hirugarrenean, dagozkien intzidentzia-tasa metatuak; eta laugarrenean, tasen arrazoiak.

Intzidentzia-tasei erreparatuta, EAEko tasak behera egiten jarraitzen du. Zehazki, 17,64 puntu egin ditu behera, eta 394,42koa da –joan den asteko egun berean  489,25koa zen –. Hala, EAEko intzidentzia-tasak 400dik beherako zenbatekoa du berriz ere, hau da eremu gorritik kanpo dago.

Honako hau da intzidentzien bilakaera:

Horretaz gain, bigarren egunez jarraian berdin mantendu da R0 datua; 0,87an dago. 1,00etik behera egonez gero, ondoriozta daiteke pandemia ez dela hedatzen ari.

38 ospitaleratze berri EAEn

Ospitaleetako datuei erreparatuta, azken egunean behera egin du ospitaleratu berrien kopuruak, eta 224 pertsona daude ingresatuta Euskal Autonomia Erkidegoko erietxeetan –atzo baino 16 gutxiago–. Zaintza Intentsiboetako Unitateetan, orotara 76 pertsona daude EAEn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak