Maskarak egoki birziklatzea, ingurumenarentzako osasungarri

Uxue Igarza Loiola 2021ko abu. 5a, 10:15

Etxeko giltzak, mugikorra, diru-zorroa eta maskara. Pandemiaren eraginez, etxetik irten orduko hartu behar ditugun gauzen zerrendara batu dira musukoak ere. Halere, gure osasuna bermatzeko tresnak, mehatxu bilakatzen ari dira planetarentzat; ez baitira behar bezala birziklatzen.

Munduko Osasun Erakundeak hainbat jarraibide eman ditu maskaren erabileraren inguruan, baina pandemiak aurrera egin ahala, bestelako gomendioak ere eman behar izan ditu; adibidez, musukoen birziklapena kudeatzeko gakoak.

Lehenik eta behin, maskara bat botatzerako orduan, kutsatuta egon daitekeela izan behar dugu buruan. Hortaz, MOEko adituen arabera, oso garrantzitsua da maskarak behar bezala birziklatzea:

  • Zabor-ontzira bota aurretik, maskarak 24 orduz leku seguru batean uztea gomendatzen da, adibidez, hondakinen poltsa baten barruan. Horrek, batez ere, zaborra manipulatu behar duen edozein pertsona une oro seguru ez egoteko balio du.
  • Bestetik, maskararen gomazko bi euskarriak moztea gomendatzen da. Horrela maskarak itsaso eta ozeanoetan amaituko balu, ez luke sare-tranpa gisa jokatuko bertako faunarekin.
  • Maskara kirurgikoak polipropilenoz –ehundu gabeko oihalez– eginda daude, etilenoz sortutakoak dira –petroliotik edo gas naturaletik eratorritako konposatu kimiko batekin–. Plastiko mota hori deskonposatzeko oso zaila da (450 urte behar ditu), eta, beraz, ingurumenerako kaltegarria. Hauek birziklatzeko, aukerarik onena maskarak hondakin sanitarioen edukiontzi batean uztea da. Eta aukera hori bideragarria ez bada errefuxaren ontzian –edukiontzi grisean– utzi behar dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak