Xabier Igartuak, Oñatiko Udaleko turismo zinegotziak, egin die harrera eta balioan ipini nahi izan du 2020tik indarrean dagoen EHUren eta Oñatiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, zeinak Oñatiko aztarnategi arkeologiko eta palentologikoetako ondareari lotutako dibulgazioa eta azterketa egitea duen oinarri, dagokion balioa emanaz.
Azken urteetan Oñatiko Udalaren Arrikrutz-Oñatiko Kobetan EHUko geologia, zoologia edota arkeologia sailek hainbat ikerketa egin dituzte Arrikrutz konplexu karstikoan.