Ehun debagoiendarretatik hamabik harrapatu dute COVID-19a

Uxue Igarza Loiola 2021eko uztailaren 12a

Gipuzkoan hamar lagunetik batek harrapatu du gaitza, eta ehunekotan Arrasatek erregistratu ditu kasu gehien EAEko 5.000 lagunetik gorako herrien artean. Horri jarraituz, Gipuzkoako batez bestekoaren gainetik dago Debagoiena: bailarako herritarren %12, 18 kutsatu dira.

Orain arte pandemiak bailaran utzitako datuei erreparatuz, Debagoieneko biztanleen % 12,18k hartu du koronabirusa. Arrasaten hauteman dira kasu gehien, eta ondoren, Bergaran eta Oñatin. Eta herri bakoitzeko positiboei erreparatuz, proportzioan, Arrasate izan da nagusi (arrasatearren % 14,21k hartu du gaitza), baina atzetik Oñati (% 12,29) eta Aramaio (% 12,16) izan ditu.

Hurrengo taulan daude iazko martxotik aurreko eguenera arte baieztatutako positiboak (lehenengo zutabean); herri bakoitzean atzemandako kasuak herriko biztanleekiko (bigarren zutabean); eta Debagoienean atzemandako kasuak zenbat diren herrietan banatuta (azken zutabean).

Herria Kasuak metatuak
Herriko biztanleekiko
Bailarako banaketa
Antzuola 255 % 11,70 % 3,1
Aramaio 180 % 12,16 % 1,9
Aretxabaleta 806 % 11,38 % 9,9
Arrasate 3.139 % 14,21 % 42,3
Bergara 1.626 % 10,81 % 21,3
Elgeta 64 % 5,65 % 1
Eskoriatza 403 % 9,82 % 4,9
Leintz Gatzaga 11 % 4,4 % 0,1
Oñati 1.410 % 12,29 % 15,5
Debagoiena 7.894
% 12,18 % 100

EAEko tasa altuena, Gipuzkoak

Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeen artean positibotasun-tasa altuena duena da Gipuzkoa; lurraldeko biztanleen %10 kutsatu da pandemia hasi zenetik. Gainera, azpimarratzekoa da 88 udalerrietatik 35etan gainditu dela % 10 hori.

Debagoienean, sei dira % 10eko positibotasuna gainditzen duten herriak: Arrasate, Oñati, Aramaio, Antzuola, Aretxabaleta eta Bergara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak