EAEko intzidentzia tasa 183 da 100.000 biztanleko eta bereziki gazteen artean emandako gorakak kezkatzen ditu adituak. Izan ere, 18 urtetik beherakoen artean 1.800 kasutik gorakoa da azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua. Hori horrela, 16 eta 29 urte artekoen txertaketa aurreratzea erabaki du Osasun Sailak eta datorren egubakoitzetik aurrera hitzordua eskatu ahal izango dute.
LABI Aholku Batzordeak Bizi Berri IV plana ere aztertuko du gaurko bileran. Eta aurreratu dute adituek egindako txostenean oinarrituko dela neurriak zehazteko.