Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gaur jakinarazi duenez, pandemiaren bilakaerak utzitako datuek bultzatuta, azken taldea txertatzeko pausua emango du Osakidetzak. 16 eta 29 urte bitartekoak dira azken taldekoak, eta egubakoitzetik aurrera izango dute txanda eskatzeko aukera.
Planari jarraiki, oraindik gainerako taldeetan ez dira txerto guztiak jarri, baina txertoak iritsi ahala, gazteenak ere txertatuko direla iragarri du Sagarduik.
Nola hartu hitzordua
Osakidetzaren webgunean sartuta eska daiteke txanda, baina beste aukera hauek ere badaude: