Euskal Autonomia Erkidegoan, 16 urtetik gorakoen % 70,2k jaso du dosi bat gutxienez eta erdiak baino gehiagok (% 51,3k) bukatu du bere txertaketa prozesua. Bestetik, orain arteko datuek erakusten dutenez, % 1,7 izan dira txertoa jarri ez dutenak, kontraindikazioengatik edo uko egin diotelako.
Iritsi diren 2.305.410 dosietatik, 2.178.996 jarri dira EAEn (% 94,5). Bestetik, 1.328.263 lagunek jaso dute ziztada bat eta 970.567 dira txertaketa prozesua bukatu duten herritarrak.
Txertoen konpainiei erreparatuta, Pfizerren 1.534.848 txerto jarri dira, AstraZenecaren 361.628, Modernaren 204.026 eta Janssenen 78.494.