Iritsi diren 2.282.330 dosietatik, 2.122.785 jarri dira Euskal Autonomia Erkidegoan (% 93). Bestetik, 1.297.725 lagunek jaso dute ziztada bat eta 938.828 dira txertaketa prozesua bukatu duten herritarrak.
Osasun Sailak jakinarazi duenez, 16 urtetik gorako herritarren % 68,6k jaso du dosi bat gutxienez eta EAEko biztanleen % 49,6k bukatu du bere txertaketa prozesua. Bestetik, orain arteko datuek erakusten dutenez, % 1,7 izan dira txertoa jarri ez dutenak kontraindikazioengatik edo uko egin diotelako.
Txertoen konpainiei erreparatuta, Pfizerren 1.486.922 txerto jarri dira, AstraZenecaren 357.230, Modernaren 203.989 eta Janssenen 74.644.
Adin-taldea | 1. dosia | Inmunizazio handiena |
100 edo gehiago | % 95,1 | % 94,1 |
90 - 99 | % 93,0 | % 92,8 |
80 - 89 | % 96,9 | % 96,4 |
70 - 79 | % 95,4 | % 95,0 |
60 - 69 | % 92,0 | % 54,4 |
50 - 59 | % 89,2 |
% 78,8 |
40 - 49 | % 76,0 |
% 25,9 |
30- 39 | % 28,2 |
% 15,0 |
20 - 29 | % 14,6 |
% 13,1 |
16 - 19 | % 3,5 |
% 2,5 |