Gazteen txertaketa aurreratzearen alde agertu da Jaurlaritza

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 2a, 14:37

Orain arte Osasun Sailak adin irizpideak mantentzeko hautua egin badu ere, Lurralde Arteko Kontseiluan, Gotzone Sagardui sailburuak gazteenen txertaketa aurreratzeko eskatu zuen atzo.

Eguaztenean, Legebiltzarrean, Itziar Larizgoitia Osasun Publikoko eta Adikzioen zuzendariak txertaketaren ordena orain arte bezala mantenduko zela esan zuen, baina bi egun beranduago, Espainiako Osasuneko Lurralde Arteko Kontseiluan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gazteenen txertaketa aurreratzeko eskatu zuen.

Sendagaien Europako Agentziak baimena eman ostean, Isabel Celaa Espainiako Hezkuntza ministroak iragarri du 12 eta 17 urte bitarteko ikasleek txertoa hartuta hasiko dutela ikasturtea. Jaurlaritzak ez du oraindik ezer aurreratu, baina erkidegoena da eskumena.

Arduraz jokatzeko deia, gazteei

Bitartean, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Bingen Zupiriak Jaurlaritzaren bozeramaileak "arduraz jokatzeko" eskatu diete gazteei. 19 eta 40 urte bitarteko herritarrak oraindik "arriskuan" daudela eta zuhurtziaz jokatzea garrantzitsua izango dela esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak