Osasun Publikoaren Batzordeak gaur zehaztu du non eta noiz kendu ahalko den maskara, hilaren 26tik aurrera. Aire zabalean kendu ahalko dira, betiere, pertsonen arteko metro eta erdiko distantzia bermatzen bada.
Bestetik, salbuespen bat ere egongo da: zentro soziosanitarioetan eta funtsezko langileen (osasun langileak, irakasleak, suhiltzaileak, polizia…) lantokietan maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa izango –beti ere, langileen % 80 txertatuta badago–. Eta espetxeetan ere aldaketak egongo direla aurreratu dute, baina Barne Ministerioaren esku dago hori.
Gauzak horrela, maskara bat beti aldean erabiltzearen garrantzia azpimarratu du Carolina Darias ministroak, litekeena delako egoeraren baten jarri behar izatea –distantziak betetzen ez direlako edo toki itxi batera sartu beharra egon daitekeelako–. Bihar onartuko da araua eta zapatuan sartuko da indarrean.