Asteburu osoa kontuan hartuta, zazpi kasu baieztatu ziren egubakoitzean, lau zapatuan eta bat ere ez atzo; guztira, hamaika (aurreko asteburuan baino bost gutxiago). Gauzak horrela, Debagoieneko kasu metatuek 7.800eko langa gainditu dute.
HERRIA | Egubakoitza | Zapatua | Domeka | GUZTIRA |
Oñati | 4 | 2 | 0 |
6 |
Arrasate | 2 | 0 | 0 |
2 |
Antzuola | 0 | 1 | 0 |
1 |
Aretxabaleta |
1 |
0 | 0 | 1 |
Bergara | 0 | 1 | 0 |
1 |
Aramaio | 0 | 0 | 0 |
0 |
Elgeta | 0 | 0 | 0 |
0 |
Eskoriatza | 0 | 0 | 0 |
0 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0 | 0 |
0 |
GUZTIRA | 7 | 4 | 0 |
11 |
- Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus-eko azken datuak atalean.
Eskualdeko mapan, berdea nagusi
Intzidentzia-tasei erreparatuta, hainbat izan dira kolore horia atzean utzi eta berdera igaro diren bailarako udalerriak. Gainera, azpimarratzekoa da Aramaion, Elgetan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan 0,00koa dela tasa; hots, ez dela positiborik erregistratu azken bi asteetan. Bestalde, alderantzizko joera izan duenik ere bada; Antzuola berdetik horira igaro da eta Oñatin ere zertxobait egin du gora intzidentziak.
Datu guztiak daude eguneratuta hurrengo mapan:
>Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.
EAEko intzidentzia, 114koa
Erkidegoko tasak behera egiten jarraitu du azken egunetan ere, eta 114,29koa izan da erregistratutako azkena. Horri lotuta, gogoratu behar da Osasun Sailaren helburua tasa 60tik behera kokatzea dela.
Hurrengo grafikoan daude lurralde bakoitzeko bilakaerak:
Bestetik, oinarrizko birsorkuntza datua (R0) 0,86koa izan zen atzo, eta positibo berriei erreparatuta, 4.015 proba diagnostiko egin ostean, 98 positibo baieztatu dituzte EAEn. 100 baino gutxiago dira, eta iazko uztailetik ez da hain zenbateko txikia erregistratu. Lurraldeka, 70 baieztau dira Bizkaian, hamalau Gipuzkoan, hamabi Araban eta bi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Hala, postitibotasun-tasa %2,4koa izan da. Nafarroan, 813 proba egin zituzten eta 21ek eman zuten positibo; % 2,6k, alegia.
EAEko Osasun Sailaren hurrengo taula honetan, aste bakoitzeko positibotasun-tasaren datuak daude. Ikus daitekeenez, zenbatekoak behera egiten ari dira astetik astera:
EAEko ospitaleetan, berriz, hamasei lagun ingresatu dituzte azken orduetan, eta guztira, 119 dira EAEko erietxeetan ospitaleratuta daudenak. Horietatik 50 daude ZIUn (aurreko astean baino hamar gutxiago) eta 96 plantan (aurreko astean baino 28 gutxiago). Eta Nafarroako erietxeetan, 28 lagun daude ingresatuta eta horietatik hamar dira ZIUn daudenak.