EAEn frogatutako CureVac txertoa ez da behar bezain eraginkorra

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 17a, 17:34

Urtarrilean, Osakidetzaren Biodonostia eta Biocruces Bizkaia aukeratu zituen Alemaniako CureVac enpresa farmazeutikoak bere txertoaren saiakuntza klinikoa egiteko. EAEko 2.000 herritar zeuden deituta frogan parte hartzera.

Eurpako Batzordeak onartu nahi zuen bosgarren txertoa zen CureVac; 405 milioi dosi erosteko akordioa ere sinatuta zegoen. Halere, konpainia alemaniarraren txertoak ez ditu Munduko Osasun Erakundeak ezartzen dituen neurriak bete; izan ere, txertoa ez da % 50eko eraginkortasuna edukitzera iritsi (frogen arabera, % 47koa du).

Botika etxeak, baina, ikerketak egiten jarraituko duela aurreratu du, eraginkortasun emaitza onak lortu arte: "Lehen analisien arabera, eraginkortasuna adin-tarteen eta birusaren aldaeren araberakoa da. Emaitza hobeak espero genituen, baina orain, erronka eraginkortasun handia lortzea da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak