Mundu osoan 30.000 lagun baino gehiagok hartuko dute parte txertoaren saiakuntzan, eta horietako 2.000 inguru Euskal Autonomia Erkidegoak jar ditzake. 18 urtetik gorakoak eta azterketaren protokoloan adierazitako irizpideak betetzen dituztenak izan behar dira parte-hartzaileak.
Prozesuari dagokionez, boluntarioen erdiak txertoa jasoko du eta beste erdiak, berriz, ondoriorik ez duen gatz-serum konposatu bat; entseguan, txertoaren bi dosi jarriko dira 28 eguneko tartearekin.
Horrekin batera, parte-hartzaileei urtebetez luza daitekeen jarraipena egingo zaie, eta Osasun Sailak esan duenez, eskatzen dutenean irten ahalko dira azterketatik. "Txertoa edo plazeboa jaso zuten ere jakin ahal izango dute, eta hiru eta sei hilabeteko epean analisiak egingo dituzte", gehitu du.
Biodonostia eta Biocruces Bizkaia Institutuek datozen egunetan emango dituzte prozesuen xehetasunak.