Ordubeteko tertulia saioa egin zuten bost lagunek GaraiaPT-n. Gonbidatuak izan ziren Angel Gallo –Goi Eskola Politeknikoa–, Xubane Garai –txirrindularia–, Markel Irizar Irizar –txirrindulari ohia– eta Idurre Albizu –Garaia Parke Teknologikoa–.
Bizikletaren esparruan eman diren aurrerapauso teknologikoak, kirol modalitate horrek azken hamarkadetan izan duen bilakaera, bizikleta garraiobide jasangarri moduan... Askotariko ertzetatik heldu zioten gaia, baita ere bizikletaren erabilera areagotzeko oraindik ere egiteko daudenak.