Erkidegoek erabakiko dituzte gaueko aisiari lotutako neurriak ere

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 10a, 09:35

Osasun Ministerioak berriz ere atzera egin du, eta ostalaritzako erabakiez gain, erkidegoen esku utzi ditu gaueko aisiari dagozkion neurriak ere. Halere, Madrildik proposamen bat egin zaie erkidegoei; oraingoan, baina, betebeharra baino, gomendioa izango da.

Ostalaritzari dagozkion neurriekin asteburuan egin duen bezala, Osasun Ministerioak atzera egin du berriz gaueko aisiari dagozkion erabakiekin. Hala, erkidegoen esku utzi du erabakitzeko ahalmena; nahiz eta Jaurlaritzak dagoeneko esanda zuen LABIren bide orria jarraituko zuela. Bide horretik, EAEko agintariek ez zuten atzoko Lurraldeen arteko Osasun Kontseiluaren bileran parte hartu, Bizi Berri planaren irizpideak jarraituko zituztela esan baizuten.

Ministerioaren erabakiak, baztertuta

Aurreko eguaztenean, hilak 2, hainbat neurri malgutzea erabaki zen Osasun Kontseiluan, eta hainbat erkidegok kontra egin arren, Ministerioak ezarri egin zituen. Neurri horien arabera, besteak beste, intzidentzia-tasa 150etik beherakoa den eremuetan tabernak 01:00ak arte egon daitezke irekita eta gaueko aisiari lotuta, 03:00ak arte luzatu daiteke ordutegia intzidentzia 50 kasutik behera dagoen eremuetan.

Jaurlaritzak baztertu egin zituen Ministerioaren asmoak, eta bileran bertan, ez zuen bozketan parte hartu. Neurriek "Jaurlaritzaren eskumenak urratzen zituztela" adierazi zuen Urkulluk eta "LABIk esandakoarekin bat ez datozela". Hala, Jaurlaritzatik adierazi zuten LABIren neurriak izango direla indarrean egongo direnak, eta ez Ministerioak ezarritakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak