40 eta 49 urte arteko herritarrek Janssen txertoa jasoko dute

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 1a, 20:33

Orain arte 50 urtetik gorakoei edo kolektibo jakin batzuetako kideei eman zaie Janssenen txertoa; hala nola, mugikortasun arazoak dituztenei. Izan ere, txerto horren kasuan, dosi bakarra behar da immunitate handiena lortzeko.

Osasun Publikoaren Batzordeak (Osasun Ministerioko ordezkariek eta autonomia erkidegoetako osasun agintariek) erabaki duenez, 40 eta 49 urte arteko herritarrak txertatzeko Janssen profilaxi monodosia erabiliko da. Azaldu dutenez, 70. hamarkadan jaiotakoak (zehazki, 1972 eta 1981 artean jaiotakoak) asko dira gainerako belaunaldietakoekin alderatuta, eta hortaz, dosi bakarraren abantaila baliatu nahi dute txertaketaren erritmoa bizitzeko.

Nolanahi ere, adin-tarte horietako herritarren txertaketan Pfizer edo Moderna txertoak ere emango dira. Gainera, Gotzone Sagarduik adierazi duenez, aste honetan "txerto kopuru handia"  jasotzea espero da. "Iristekoak dira 127.530 Pfizer etxekoak, 61.700 AstraZeneca etxekoak, 14.400 Moderna etxekoak eta 15.600 Janssen etxekoak", zehaztu du. Baina, aurreikuspenen arabera, horiekin 50 eta 59 urte bitarteko pertsonei lehen dosiak ematen jarraituko du Osakidetzak eta baita gainerako koletiboei bigarren dosiak ematen ere.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak