11.475 oinarrizko langile izan dira aukeraketa egin ahal izan dutenak, eta 7.432k Pfizer aukeratu du, Osasun Publikorako Batzordearen aholkua jarraituz. Beste %35ak ordea, AstraZenecarekin txertatzea erabaki du, eta hortaz, "zerrenda berezira" batu dira.
Gotzone Sagardui sailburuak azaldu duenez, dosi nahikoa daudenean, SMS mezu bat bidaliko zaie AstraZenecaren aldeko hautua egin dutenei. Lehen mezuak eguenean bidaltzea aurreikusten du Sagarduik: "Espero dugu aste honen amaieran mezuak bidaltzen hastea, eta, posible bada, txertatzen hastea".