- Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.
Intzidentzia-tasei dagokienez, azken orduetan ez da aldaketa nabarmenik egon, baina Arrasateko tasa igo egin da atzoko bederatzi kasuen ondorioz. Datu guztiak daude eguneratuta hurrengo mapan:
> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.
EAEko intzidentzia, 211,39
Bestetik, EAEko intzidentzia metatuari dagokienez, azken orduetan ia hiru puntu egin ditu gora: 211,39koa da. Horri lotuta, atzo Urkulluk esan zuen neurriak malgutzen jarraitzeko, besteak beste, lurraldeko tasa 150etik behera kokatu beharko dela.
Hurrengo grafikoan daude lurralde bakoitzeko tasaren bilakaerak:
Intzidentzia-tasaren igoerarekin batera, oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) ere gora egin du; beste egun batez, 1,00tik gora kokatu da: 1,05ekoa da.
409 kasu Hego Euskal Herrian
Positiboei dagokienez, 10.694 probatatik % 4k eman du emaitza positiboa EAEn eta % 3,2k Nafarroan; hots, 409 herritarrek. 169 izan dira Bizkaian erregistratutako kasuak, 136 Gipuzkoakoak, 65 Nafarroakoak, 31 Arabakoak eta zortzi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak.
Bestetik, EAEko ospitaleetan, bi lagun gutxiago daude ZIUn (94) eta plantan daudenen zenbatekoa berdin mantendu da (162). Hala, guztira 256 pertsona daude ingresatuta EAEko erietxeetan, eta atzoko ospitaleratuak 39 izan ziren. Nafarroan aldiz, hiru lagun ingresatu zituzten eta guztira 45 daude ospitaleetan; hamabi, ZIUn.