Zero kilometroko gida, eskura jada

Jone Olabarria 2021ko mai. 7a, 13:01

Lau euskarritan erabilgarri, Debagoieneko komertzioen eta zerbitzuen gidarik osatu eta eguneratuena da 'Goiena 0km gida'. ohiko paperezko bertsio klasikoaz gain, digitalizazioan aurrerapauso bat eman du gidak, aplikazioari eta QR irakurgailuei esker.

Debagoieneko negozio eta komertzioekin harremanak estu-tu eta horiei bultzada emateko helburuarekin iritsi da Goiena 0kmgida berritua bailarako etxe eta mugikorretara. Debagoieneko komertzio eta zerbitzuen "gidarik osatuena eta eguneratuena" da, eta, azken urteetan bezala, erabiltzaileei zerbitzurik onena eskaini eta egoerara egokituta dator aurten ere. Hala azaldu du Goienako zuzendari komertzial Mireia Larrañagak: "Bailaran dagoen guztia Goiena 0km gidan dago. Dauden negozio guztiak gidan agertzen dira, denda, enpresa edo industria izan".

Kalitatezkoa, zero kilometrokoa

Herrietako denden urteetako aldarrikapena den arren, COVID-19ak eragindako krisi sozialak azaleratu baino ez du egin beharra: tokiko merkataritza eta zerbitzuak dira herrien bizia eta indarra. Herritarrek ez dute inoiz hainbeste baloratu tokikoa, gertukoa, zero kilometroko produktua.

"Gure ingurua, gure Debagoienean, gertuko hedabidea Goiena izanda, ikusi dugu gure izaeraren parte ere badela zero kilo-metroa oraindik eta gehiago lantzea. Azken batean, Goiena ere bertan dago, eta bertakoa kontatzen dugu", azaldu du Goienako zuzendari komertzial Mireia Larrañagak.

Mugikorrak, ezinbesteko

"Denok dakigu pandemiak aldaketa garrantzitsuak eragin dituela digitalera begira, eta, zer esanik ez, negozio txikiei begira. Berrikuntza bide horretatik joan behar dela argi dugu, eta oinarria bertan jarri nahi izan dugu, euskarri berriarekin". Mugikorretan ere jarri nahi izan dute fokua, eta, hain zuzen, Larrañagak azaldu duenez, "mugikorretik kontsulta bat egiten duzunean, zuzenean bertara deitzeko aukera dago. Aspalditik hori eskaintzen genuen arren, gaur egun guztiz beharrezkoa da, Goiena.eus-en sartzen diren erabiltzaileen gehiengoa mugikorretik sartzen baitira".

Lau euskarritan, nahieran

Berritasun gisara, aurtengo gida lau euskarritan jasota dago, eta guztietatik iritsi ahal izango da minisite plataformara, QR kodeei esker. "Plataforma horrek erakusleiho gisako lana egiten du; izan ere, horren bitartez komertzio bakoitzak eskaintzen dituen produktuak ikusi ahal izango da, aurrez merkatariak berak bertan sartuta. Debagoiendarrek eskaerak egin ahalko dituzte minisitearen bitartez", zehaztu du Mireia Larrañagak. Horrez gain, gustuko produktuen erreserbak ere egin ahal izango dira, eta dendariekin harremanetan jartzeko modua ere eskainiko du, aurretik dendariak aukeratu-tako formatuarekin; telefono deia, posta elektronikoa, Whatsapp... Gainera, bezeroek produktuen balorazioak emateko aukera ere izango dute.

Helburu nagusia bezeroa onlinetik fisikora gerturatzea dela azaldu du Larrañagak: "Nahiz eta lehenengo harremana edo eskaera online bidez egin, helburu denda fisikora erakartzea da, azken salmenta hori bertan gauzatzea".

Dinamismoan irabazi

Minisite-a aurretik bazen ere, Larrañagak azaldu du plataforma berriak dinamismoa irabazi duela: "Oinarria lehengo bera den arren, diseinu berrituarekin dator. Orain, aukera guztiak ditu; lehen, erakusleiho bat bai-no ez zen, eta orain, ordea, bestelako ekintza batzuk egiteko aukera ematen du. Edozein herritarrek eskariak eta erreserbak egiteaz gain, zalantzak argitzeko bidea ere izango du".

Paperetik sarera, zuzenean

QR kodeen presentzia "nabar-mena" da gida berrituan. Bere bertsio "klasikoa", hau da, paperezko gida, GOIENA aldizkaria jasotzen duten etxe guztietara helduko da, urtero bezala. Aurten ere hiru ediziotan kaleratu dute: Oñati; Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Aramaio; eta Bergara, Antzuola eta Elgeta.Aurtengo berrikuntza nagusi diren QR kodeei esker, baina, papereko gida onlinearekin lotzeko aukera dago. Izan ere, aldizkarian, komertzio bakoitzaren ondoan ageri den QR horrek minisitera bideratuko du erabiltzailea.

Aurtengo berrikuntza nagusi diren QR kodeei esker, baina, papereko gida onlinearekin lotzeko aukera dago. Izan ere, aldizkarian, komertzio bakoitzaren ondoan ageri den QR horrek minisite-ra bideratuko du erabiltzailea.

Komertzioen kanpoaldean

Paperezko gidatik soilik ez, kalean bertan ere aukera dago zuzenean dendariari buruzko informazioa eskuratu eta berarekin harremanetan jartzeko. Izan ere, Debagoieneko komertzio bakoitzari erakusleihoan itsasteko QR kode bat emango dio Goienak. Bezeroak komertzio horrek kanpoaldean duen kodea eskaneatu eta plataformara sarbide zuzena izango du.

Aplikazio bitartez

Goienaren aplikazioan ere eskuragarri dago gida komertziala, eta hortik ere sar daiteke minisite-ra. "Aplikazioaren gidaren atalean hainbat aukera eskaintzen dira, hala nola dendariari telefonoz zuzenean deitzekoa, mapa bitartez komertzioaren kokapen zehatza ezagutzeko aukera, baita denda horren produktu edota zerbitzuak ezagutzekoa".

Komertzioen eta produktuen eskaintzarik osatuena izateaz gain, aplikazioaren bitartez Goiena 0kmgida berritura joanda abantaila bereziak ere eskaintzen ditu, hala nola deskontuak bailarako dendetan, ostatuetan eta jatetxeetan eta eskaintza bereziak eta opariak.

Webgunean ere eskura

Goiena.eus/gida webgunean sartuta ere kontsulta daiteke gida, orain arte moduan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak