Atzo, 6.514 froga diagnostiko egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, eta PCR zein antigeno testen %8,7ak eman zuen positibo: 564 guztira. Lurraldeen arabera, 79 zenbatu dituzte Araban, 245 Bizkaian, 235 Gipuzkoan eta beste erkidego edo toki batzuetako 5 kasu. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 55 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 97 pertsona ZIUn daude.
Ostiraletik herriz herrikako daturik argitaratu ez badute ere, orduan erregistratutako intzidentzia maila gogoratzea komeni da. Hilaren 2an, Debagoienean Arrasate zen eremu gorrian zegoen herri bakarra, 473ko intzidentzia-mailarekin. Bergara (339,19) eta Oñati (348,80) eremu laranjan mantentzen ziren, eta Aretxabaleta (169,49) eremu berdetik horira pasa zen. Datu gehiagorako, klikatu hemen.
Nafarroako datuak ez dituzte oraindik argitaratu.
LABIren batzarra, bihar
LABIren aholku batzordea asteartean batuko da berriz, astebeteko etenaldiaren ostean. Herriz herrikako datuak aztertu eta mugikortasun mugen gaineko erabaki berriak hartuko dituzte.