Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.
Eusko Jaurlaritzak martxoaren 31ko eta apirilaren 1eko herriz herrikako datuak argitaratu ditu. Horien arabera, herenegun positibo bakarra atzeman zuten Antzuolan, bi Aretxabaletan, hamalau Arrasaten, hiru Bergaran eta bi Oñatin. Atzo, berriz, sei positibo atzeman zituzten Aretxabaletan, hamabi Arrasaten, lau Bergaran eta bina Eskoriatzan eta Oñatin. Pandemia hasi zenetik, guztira, 204 positibo baieztatu dira Antzuolan, 138 Aramaion, 595 Aretxabaletan, 2.615 Arrasaten, 1.356 Bergaran, 51 Elgetan, 300 Eskoriatzan, 8 Leintz Gatzagan eta 959 Oñatin.
Arrasaten, datuak okerrera
Debagoienean Arrasate da eremu gorrian dagoen herri bakarra, 473ko intzidentzia-mailarekin (403koa zeukan duela bi egun). Bergara (339,19) eta Oñati (348,80) eremu laranjan mantentzen dira, eta Aretxabaleta (169,49) eremu berdetik horira pasa da. LABI ez da apirilaren 6ra arte batuko, eta aurreko eguneko datuak izango dituzte kontuan herriz herrikako mugikortasun mugak erabakitzeko.
Azken datuekin osatuta dago beheko mapa.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
EAEn, 567 positibo
Atzo 6.223 froga diagnostiko egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, eta haietatik, 567 positiboak izan ziren (% 9,1). Lurraldeen arabera, 92 positibo zenbatu zituzten Araban, 264 Bizkaian, 207 Gipuzkoan eta beste erkidego edo toki batzuetako 4 kasu.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 91 pertsona ZIUn daude.
Nafarroako datuak, batzeke
Nafarroako Gobernuak behin betiko datuak emandakoan eguneratuko da albistea.