Kale garbitzaileen soldata baino %28 gutxiago jasotzen dutela salatu dute egoitzetako garbitzaileek

Xabi Gorostidi 2021ko mar. 18a, 13:00

ELA, LAB eta UGt sindikatuek deituta, Gipuzkoako egoitzetako garbitzaileak lau eguneko greba egiten ari dira, euren lan-baldintzak hobetzeko asmoz. Astelehenean hasi zuten eta gaurkoa dute azken greba eguna. Probintzia osoan egin dituzte mobilizazioak eta gaur eguerdian Arrasatekoi Biteri plazan elkartu dira elkarretaratzea egiteko.

Nagusiki, egoitzetako garbitzaileek kale garbitzaileek baino askoz soldata txikiagoa dutela salatzen dute.

"Kale garbitzaileen aldean, %28 gutxiago kobratzen dute egoitzetan aritzen direnek; urtean 5.000 euro gutxiago, gutxi gorabehera. Kontua da, eraikinetako langileen %80 emakumezkoak direla, eta kale garbitzaileen %80a, aldiz, gizonezkoak" adierazi du ELA sindikatuko Ane Alberdik.

Soldata arrakala horrekin lehenbailehen amaitzea eskatzen duten, funtsean lan berdina egiten dutelako bai kale garbitzaileek eta baita egoitzetakoek.  

Pandemia garaia  sektore esentzial izendatu dituztela azaldu dute, eta hori dela eta ez lanean egon direla etenik gabe. Zentzu horretan esentzialtasun hori lan baldintza duinetan plasmatzea aldarrikatzen dute: "Pandemia garaian argi ikusi da oinarrizko lanak egiten dituztela, baina aitortza horrek ez du islarik garbitzaileen lan-baldintzetan. Hitzarmena izoztuta dago 2018az geroztik, eta lkan hitzarmen duin bat aldarrikatzen dugu, langileen hauek ematen duten zerbitzuarekin bat datorrena" adierazi du LAB sindikatuko Ana Sebalek.

Pandemian etenik gabe lan egiteaz gain, kasu askotan lan karga handiago izan dutela azaldu dute, eta hori kontuan izanda, onartezintzat jo patronalak egin dien azken soldata igoera proposamena: 2020an %1 eta 2022an %1,5 igotzea nahi du patronalak eta diote horrek ez diela eroste ahalmena bermatzen. 

Gipuzkoa mailan 5.000 emakume ingururi eragiten die egoitzetako garbitzaileen lan-hitzarmenak. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak