Emakume Mundu Martxako zapiak batzeko ordutegia, prest

Julen Iriondo 2021ko ots. 17a, 20:20

Zapatuan, otsailak 20, iritsiko da Emakume Mundu Martxa Debagoienera, eta eskualdeko eragile feministek prestatutako zapiak 18:00etan Eskoriatzan hasiko den ekitaldian utziko dituzte Euskal Herriko EMMren ordezkarien esku. Aurrez, herriz herri zapi guztiak batzeko martxa egingo dute.

Herri bakoitzeko zapi bat izango da, hainbat lelorekin, Euskal Herriko Emakume Mundu Martxaren ordezkaritzaren esku utziko dena. Zapi guztiak pilatzeko, ondorengo ordutegia prestatu dute –herri mugakideekin elkartu eta horrela joango dira zapiak batzen, arratsaldean denak Eskoriatzan egon daitezen–.

  • 09:00 Bergarako Udal pilotalekuan (Bergara)
  • 09:30 Uberan (Elgeta-Bergara)
  • 10:30 Elorregin (Bergara-Oñati-Arrasate)
  • 10:30 Marulandan (Leintz Gatzaga-Eskoriatza)
  • 13:30 Mugarrin (Arrasate-Aretxabaleta)
  • 14:30 Almenen (Aretxabaleta-Eskoriatza)
  • 18:00 Eskoriatzan, Euskal Herriko EMMaren ordezkariei zapiak entregatzeko ekitaldia.

Aurtengo martxaren oinarriak, feminismoa, dekolonialitatea eta antiarrazismoa izango dira, eta zehazki, V. ekintza honetan, mugen, transnazionalen eta migrazioen irakurketa kritikoa egingo da. Hala azaldu dute Mundu Martxako webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak