Egungo egoera duela urtebetekoarekin alderatuz gero, aldiz, irakurketa kontrakoa da, bilakaerak okerrera egin baitu: aurtengo urtarrilean erregistratutako langabezia-tasa iazko urtarrilekoa baino 0,7 puntu altuagoa da.
Herriak | Langabeak urtarrilean | Langabeak abenduan | Langabezia tasa 2021(%) |
Aramaio | 15 | 17 | 1,98 |
Antzuola | 71 | 68 | 6,39 |
Aretxabaleta | 222 | 230 | 6,46 |
Arrasate | 1.214 | 1.226 | 11,63 |
Bergara | 563 | 567 | 7,79 |
Elgeta | 33 | 34 | 5,72 |
Eskoriatza | 156 | 170 | 7,68 |
Leintz Gatzaga | 5 | 6 | 3,62 |
Oñati | 409 | 405 | 7,52 |
Debagoiena | 2.688 | 2.723 | 8,86 |
Hego Euskal Herrian gora
Hego Euskal Herriko egoerari dagokionean, langabeziak gora egin du azken hilabetean: 2.578 langabe gehiago zenbatu dira, 172.455 guztira. Horietatik 130.730 dira EAEkoak eta, hain zuzen ere, horien gaineko balorazioa egin du goizean Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuordeak, datuak txarrak direla onartuz, zerbitzuetan eta ostalaritzan batez ere.
Ildo horretatik, enplegua galdu dutenek atzera ere aurkitu dezatela posible egiteko, aurtengo aurrekontuetan programa berriak dituztela gaineratu du.
Edozein kasutan –eta langabezia datuen analisiarekin lotuta– azaldu du urtarrila beti izan dela hilabete txarra enpleguari dagokionean, eta aurtengoa azken hamabost urteetako hirugarren onena izan dela. ERTEak dira, Gurpeguiren hitzetan, une honetako enplegua eusten laguntzen dutenak eta baita etorkizunean enpleguari eusteko konpromisoa ere.