Bailarako hemeretzi positibotik bost Aramaion hauteman dira

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 29a, 13:01

Atzo egindako probek hemeretzi positibo baieztatu dituzte Debagoienean: bosna Aramaio eta Aretxabaletan, lau Arrasaten, hiru Bergaran eta bi Antzuolan. Hala, Aramaiok 810,81eko intzidentzia erregistratu du.

Aramaiok 810,81eko intzidentzia-tasa erregistratu zuen atzo, bost kasu berri atzeman ostean. Azken asteko joerak (zazpi egunetan hamaika positibo baieztatu dira) intzidentzia puztu du, baina astelehenera arte, Osasun Sailak ez du ohiko zerrenda argitaratuko; hortaz, ordura arte –500etik gorako intzidentzia izan arren– ostalaritzako establezimenduak eta eskola kiroleko entrenamenduak ez dira debekatuta egongo.

Intzidentzia altuena duen hurrengo herria Aretxabaleta da: 466,10. Gertu dago 500eko langatik, eta hortaz asteburuko bilakaera aztertu beharko da astelehenean "udalerri gorri" izango den edo ez ikusteko.

Beste muturrean dago Oñati; EAEko 5.000 biztanletik gorako herrien artean intzidentzia-tasa txikiena du: 95,92. Gainera, azpimarratzekoa da hurrengo tasa txikiena duen herria Bergara dela (219,47).

Azken 14 egunetako positiboak herririk herri:

  Urtarrilak 15 Urtarrilak 16 Urtarrilak 17 Urtarrilak 18 Urtarrilak 19 Urtarrilak 20 Urtarrilak 21 Urtarrilak 22 Urtarrilak 23 Urtarrilak 24 Urtarrilak 25 Urtarrilak 26 Urtarrilak 27 Urtarrilak 28   Intzidentzia tasa
Aramaio 1 0 0 0 0 0 0 1 1 3 0 0 1 5   810,81
Antzuola 0 0 0 0 1 0 0 0 0 0 0 1 3 2   321,25
Aretxabaleta 0 1 2 3 3 6 4 4 1 1 1 1 1 5   466,10
Arrasate 6 5 2 4 5 5 4 4 5 4 7 12 9 4   344,17
Bergara 0 0 3 1 0 2 2 3 1 6 5 3 4 3   219,47
Elgeta 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 1 0   88,42
Eskoriatza 0 1 0 1 0 0 0 0 0 0 0 0 1 0   73,12
Leintz Gatzaga 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0   0
Oñati 3 0 0 2 1 0 1 1 0 1 1 1 0 0   95,92

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Bestetik, atzo jakinarazi bezala, Osasun Sailak udalerrietako positibo metatuen datuak doitu ditu, eta azken berrien arabera, honako hauek dira bailarako udalerrietan pandemia hasi zenetik kutsatutako herritarrak: Arrasaten 2.209, Bergaran 1.103, Oñatin 631, Aretxabaletan 491, Eskoriatzan 254, Antzuolan 155, Aramaion 88, Elgetan 51 eta Leintz Gatzagan 8. Guztira, 4.990 Debagoienean.

Ospitaleratuek, gora

Hego Euskal Herrian 20.833 proba diagnostiko egin ziren atzo, eta 1.517 kasu berri hauteman dira;  %7,3k eman du positibo EAEn (herenegun baino %0,9 gutxiagok) eta %7,1ek Nafarroan (aurreko egunean baino %0,2 gehiagok). Lurraldeka, azken joera jarraituz, Bizkaian atzeman dira kasu gehien (714), eta atzetik ditu Gipuzkoa (357), Nafarroa (253) eta Araba (178). Horrez gain, beste lurraldeetan erroldatutakoen artean hautemandakoak hamabost izan dira.

Erkidegoko spitaleei erreparatuta, 86 lagun ingresatu zituzten atzo. Herenegun baino zortzi gutxiago badira ere, 745 pertsona daude erkidegoan ospitaleratuta (horietatik 140 ZIUn). Honako taula honetan daude azken zazpi egunetan erkidegoko ospitaleek izan duten bilakaera:

DATAK ZIUn ingresatutakoak Ospitaleratze berriak Plantan daudenak
01-21 109 77 501
01-22 109 104 516
01-23 120 64 538
01-24 122 48 560
01-25 125 86 548
01-26 134 89 560
01-27 137 94 570
01-28 140 86 605

Bestetik, Nafarroako erietxeetan bederatzi lagun ingresatu zituzten atzo, eta orotara 192 lagun daude ingresatuta; horietatik 32, ZIUn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak