Neurri berrien inguruko galdera-erantzunak argitaratu ditu Jaurlaritzak

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 13a, 17:50

Gaur indarrean sartu diren neurrien inguruko galdera-erantzunen zerrenda argitaratu du Osasun Sailak. Mugikortasuna, kirola, kultura eta beste hainbat arlo argitzen dira bertan.

Galdera orokorrak

Indarrean jarraitzen al du sei pertsonatik gorako taldeen mugak?
 
Bai, espazio publiko zein pribatuetan, eta salbuespenik gabe.
 
Indarrean jarraitzen al du Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko eta irteteko mugak?
 
Bai.
 
Lurralde historikoen araberako konfinamendu perimetrala itzuli da?
 
Bai. Gaur, hilak 13, hasita, bizileku duten lurralde historikoko pertsonen sarrera eta irteera murriztu da. Halere, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusi bezala, lurralde historiko desberdinetako udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimentzen da, behar bezala justifikatuta badago eta udalerriek 500etik beherako intzidentzia badute.
 
Justifikatu egin behar al dira irteera horiek?
 
Bai. Abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuan eredu bat eskaintzen da, eta eredu hori erabil daiteke leku aldaketaren arrazoia egiaztatzeko (beste modu batera justifikatu ezin bada).
 
Udal-konfinamendua itzuli da?
 
Azken 14 egunetako intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrietan.
 
Badago salbuespenik udalerriaren barrutitik irteteko edo sartzeko, udalerriak  intzidentzia-tasa hori gainditzen duenean?
 
Soilik urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenenek balio dute, betiere behar bezala justifikatuta badaude.
 
Nola jakin dezaket noiz dauden nire udalerria edo beste bat konfinatuta?
 
Osasun Sailaren webgunean, astero, astelehenetan eta ostegunetan, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpen bat zabalduko da, udalerriaren araberako tasen zerrendarekin, eta erreferentzia eraginkorra izango da hurrengo egunetik aurrera.
 
Indarrean al dago 22:00etatik aurrera gauez zirkulatzeko muga?
 
Bai.
 
Eskola kirola baimenduta al dago?
 
Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500etik beherakoa den udalerrietan, eskola-kiroleko entrenamenduei berrekin ahalko zaie, baina gehienez ere sei laguneko taldeetan. Taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta ezingo dira aldagelak erabili. Horretarako behar diren udal-instalazioak prest daudenean berrekingo zaie entrenamenduei.
 
Nola erabili behar da maskara kirola egiterakoan?
 
Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, jarduera fisiko handiko aparteko uneetan, eta lehiaketetan.
 

Mugikortasuna

Joan al naiteke beste udalerri batera erosketak egitera nire udalerria gune gorrian badago (100.000 biztanleko 500edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua du)?

Ez. Ez dago baimenduta 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokointzidentzia-tasa metatua duten udalerrietatik irtetea edo sartzea, funtsezko erosketa eta zerbitzuetarako izan ezik, baldin eta udal-konfinamenduak ukitutako udalerriak ez baditu horiek, edo behar bezala justifikatutako urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik ez bada.

Irten al naiteke erkidegotik arrazoi justifikatuengatik?

Bai, baimenduta daude behar bezala justifikatutako lekualdaketak, baldin eta urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenetako batengatik gertatzen badira.

Sar naiteke udalerri mugakidean, beste lurralde historiko batean egon arren? Eta beste Autonomia Erkidego batean badago?

Udalerri mugakidea beste lurralde historiko batean badago, bai, gainerako udalerrietako baldintza berberetan. Baina ezin da udalerri mugakidera sartu beste erkidego batean badago, EAEtik irtetea mugatuta baitago, 926/2020 Errege Dekretuan jasotako salbuespenetan izan ezik.

Baimenduta al dago senideak bisitatzeko beste udalerri batera joateko debekua?

Bizileku duen lurralde historiko berean bakarrik daude baimenduta senideak bisitatzeko joan-etorriak. Ezin da beste lurralde historiko batera joan, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik ez bada.

Joan al daiteke beste lurralde historiko batera pertsona bat aireportura, geltokietara eta abarretara jasotzera edo eramatera?

Bai.

Eraman al dezaket semea bere kirol-jarduerara, baldin eta 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua duen udalerri batean badago?

Ez. 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua duten udalerrietan, udal-konfinamendua aplikatuko da, eta ezin izango da inor sartu edo atera udalerriaren mugatik, justifikatutako kasuetan izan ezik. Gainera, herri horietan, taldekako kirola bertan behera geratuko da.

Dibortziatua naiz. Dibortzio-epaiaren arabera, astean bitan egon naiteke seme-alabekin; baina bizi naizen udalerria ez den beste herri batean bizi dira. Bisita hauek egitera joan naiteke?

Seme-alabak zaintzeko joan-etorri bat, dibortzio-epai batean ezarritako araubideari jarraikiz, baimenduta dago.

Nire lurralde historikokoa ez den udalerri bateko lursail batean dauden animaliak zaindu eta elikatu behar ditut. Mugitu naiteke? Nola justifikatu dezaket?

Animaliak artatzeko joan-etorri bat baimenduta dago. Animalien jabetza egiaztatzen duen edozein agiriren bidez justifika daiteke, edo, bestela, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, arreta zein helbidetan emango zaien zehaztuta.

Nola justifikatu behar da beste lurralde historiko batera mugitzea, arrazoia adinekoen edo adingabeen zaintza denean?

Pertsona arduradunak emandako egiaztagiriaren bidez; horretarako, familia-lotura frogatu beharko da eta zainduko den pertsonaren identifikazio-datuak eman beharko dira. Era berean, zaintzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiazta daiteke, artatuko den pertsonaren helbidea eta telefonoa zehaztuta.

Joan naiteke beste udalerri bateko tabernara, nireak 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua badu?

Ez. 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua duten udalerrietan, mugatu egiten da pertsonen sarrera eta irteera.

Durangon bizi gara, eta ohiko ile-apaindegia Bilbon dugu. Joan gaitezke haraino?

Bai. Bizilekuaren lurralde historikoaren barruan mugitzea baimenduta dago.

Artziniegakoa naiz, eta Bilbora joan ohi naiz erosketak eta bestelako jarduera sozio-ekonomikoak egitera. Jarrai dezaket egiten beste lurralde historiko bat bada ere?

Ez. Bizi zaren Lurralde Historikoaren barruan bakarrik mugi zaitezke, kasu honetan, Araban.

Baimenduta dago Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzea beste lurralde batera joatea bada helburua?

Bai, igarotzea baimenduta dago, baina ez beste inolako jarduerarik.

Kantabriakoa naiz, Bilbotik hegaldi bat dut, eta Autonomia Erkidegotik sar naiteke edo atera naiteke arrazoi horrengatik?

Joan nahiz etorrian, Euskal Autonomia Erkidegotik pasa daiteke bere helmuga Autonomia Erkidego honetatik kanpo badago; baina ezin du beste jarduerarik egin Euskal Autonomia Erkidegoan.

Joan al naiteke erkidegotik kanpo dagoen nire bigarren etxebizitzara?

Ez, 926/2020 Errege Dekretuan autonomia-erkidegoen arteko mugikortasuna mugatzeko aurreikusitako salbuespenen batean sartzen ez bada.

Joan al naiteke Autonomia Erkidego berean dagoen bigarren etxebizitza batera?

Ohiko bizilekua duen udalerriaren lurralde historiko berean badago bakarrik.

Baimenduta al dago adinekoen egoitzetara joatea?

Bai, betiere zentroak berak baimendutako bisitak badira.

Baimenduta al dago espetxeetara joatea?

Bai, baina, horretarako, Espetxeetako Agintaritzak emandako baimen egokia beharko da.

Nola arautzen dira EAEn enklabeak diren udalerriei dagozkien gaiak?

Enklabeak diren udalerriek inguratzen dituen lurralde historikoaren berezko tratamendua jasotzen dute (Trebiño, Villaverde...).

Pisu bat dutalokatuta beste erkidego batean eta giltzak batzera joan behar dut, errentariak etxea utziko baitu. Irten naiteke erkidegotik?

Jarduera hori atzeratzerik ez badago, ezinbesteko kasutzat jo daiteke.

Nola justifika dezaket joan-etorrien arrazoia?

Beste frogabiderik ez dagoenean, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu ahal izango da.

Zer gertatzen da dagoeneko bidaiatzeko hegazkin-txartela erosi badugu? Baliogabetu egin behar dugu?

Bidaiaren arrazoiaren arabera:

–Bidaiaren arrazoia aisialdia bada, ezin da bidaiatu.

–SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko alarma-egoera deklaratzen duen urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan jasotako salbuespenetako batengatik bada, hegaldiari eutsi ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatzen bada.

Atera dezakegu maskota 22:00ak ondoren?

Ez, ezin dugu maskota atera 22:00etatik aurrera eta 06:00ak arte. Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan jasotako salbuespenengatik soilik atera daiteke maskota batekin; esate baterako, larrialdiko motiboren batengatik albaitariarenera eramatea.

Gaueko ordutegian pertsonen zirkulazio-askatasunaren muga 22:00etanbada ere, garraiopublikoa 23:00etan amaitzen da. Horrek esan nahi du autobusa har dezakedala 22:00etatik 23:00etara?

Urriaren 25eko Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan jasotako salbuespenetako batengatik soilik erabili ahal izango da garraio publikoa 22:00etatik aurrera. Adibidez, osasun-arrazoiengatik, larrialdi-arrazoiengatik edo lanetik irteteko lan-ordutegiaren baldintzapean, besteak beste.

Ostalaritza eta joko-apustuen lokalak

Ostalaritzako zein establezimenduk ireki ditzakete ateak?

5.000 biztanletik gorako udalerrietan, jendearentzat berriz irekitzeko, beharrezkoa izango da Covid-19ak eragindako kasu positiboen azken 14 eguneko Intzidentzia Tasa Metatua 500 baino gutxiagokoa izatea 100.000 biztanleko. 5.000 biztanletik beherako udalerrietan, tokiko egoera epidemiologikoak edo kutsatze-agerraldiek hala eskatzen dutenean, Osasun Sailak bidezko neurriak hartuko ditu establezimenduak ixteko. Astero, astelehenetan eta ostegunetan, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpen bat zabalduko da, udalerrietako tasen zerrendarekin. Nolanahi ere, 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiagoko intzidentzia-tasa metatua duten udalerrietan, eskaerak prestatu ahal izango dira lokalean jasotzeko, betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte, edo 22:00ak arte etxez etxeko zerbitzua eskaintzeko.

Zer zerbitzu eman dezakete ostalaritza-eta jatetxe-establezimenduek?

Aire zabaleko terrazetan zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte, eta barruan %50eko edukiera izango dute. Nolanahi ere, mahai desberdinetako aulkien artean gutxienez metro eta erdiko distantzia dagoela ziurtatu beharko da.

Zer ordutegi dute ostalaritza-eta jatetxe-establezimenduek?

Ostalaritza-eta jatetxe-establezimenduek, zerbitzuguneetako zerbitzuek izan ezik, gehienez ere 20:00etan itxi beharko dute, eta ezingo dute 06:00ak baino lehen ireki.

Zerbitzuguneetan dauden ostalaritza-eta jatetxe-zerbitzuak irekita egon daitezke 20:00etatik aurrera?

Ezarritako erregimenaren arabera egongo dira irekita, eta 20:00etatik 06:00etara bitartean egon ahal izango dira irekita, baina iragaitzazko erabiltzaileentzat bakarrik.

Itxi al dezaket 20:00etan establezimenduaren barrualdea eta jarraitu terrazetan bezeroei arreta ematen?

Ez. Establezimenduen barrualdea eta kanpoaldea 20:00etan itxi behar dira.

Jaso eta banatu daitezke janari-eskaerak ostalaritza-establezimenduetan?

Bai. Eskaerak 21:00ak arte entregatu ahal izango dira, establezimenduan bertan hitzordua eskatuta, eta, edonola, itxita egon beharko da jendaurreko beste edozein zerbitzutarako. Etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egin ahal izango da.

100.000 biztanleko 500 kasu edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua duten udalerrietan ere bai?

Bai.

Zenbat lagun egon gaitezke mahai bakoitzean?

Mahai bakoitzeko bezero-taldeak ezin izango dira seitik gorakoak izan. Lau lagunentzako mahai prestatuetan, lau bezero bakarrik bildu ahal izango dira, eta bi mahai batu ahal izango dira gehienez sei laguneko talde baterako. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik.

Ikus dezakegu taldean futbol partida bat taberna baten barruan?

Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuak berariaz baztertzen du establezimenduen barruan telebistaz eskaintzen diren kirol-ekitaldiak taldeanikustea.

Baimenduta dago barran kontsumitzea?

Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Bai barruan, bai kanpoan, erabiltzaileek mahaian eserita kontsumitu beharko dute. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik.

Zein baldintzapean irekitzen dira berriro joko-eta apustu-establezimenduak?

Joko-eta apustu-jarduerak banaka egin beharko dira, eta pertsonek eserita egon beharko dute. Gehienez sei laguneko taldeak izango dira. Jokalarien artean, 1,5 metroko distantzia gorde beharko da. Joko-posizio bateko parte-hartzaileen aldaketa bakoitzean bermatu beharko da erabilitako espazioaren garbitasuna eta ez dela objekturik trukatzen.

Zer ordutegi dute joko-eta apustu-establezimenduek?

Establezimendu horiek, gehienez ere, 20:00etan itxi beharko dira, bezeroen hustea barne, eta ezingo dira 06:00ak baino lehen ireki jendearentzat.

Txokoak, elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak ireki al daitezke?

Ez. Txokoak, elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak itxita egongo dira.

%50eko gehieneko edukiera hoteletako eremu komunetan (jantokia, kafetegia, etab.) aplikatzen den 30 pertsonako kopurua baino handiagoa izan daiteke?

Dekretuak gehienez ere %50eko edukiera ezartzen du kanpin-hotelen eta turismo-ostatuen eremu komunetarako, eta gune horietan ezin da inoiz 30 pertsonako muga gainditu aldi berean. Ostalaritza-instalazio horietako gainerako aretoek edo jantokiek %50eko gehieneko edukiera errespetatu beharko dute, beren azaleraren arabera, eta jantokien kasuan, jatetxe-zerbitzuei aplikatu beharreko araudia errespetatu beharko dute, edo, bestelako ekitaldiak antolatuz gero, barne-espazioetako bilerei aplikatu beharrekoa. Nolanahi ere, gogorarazten da, 20:00etatik aurrera, hotelek eta bestelako ostatuek ostalaritza-eta jatetxe-zerbitzuak ostatu hartutako bezeroei soilik eskaini ahal izango dizkietela.

Kirola

Baimenduta al dago eskola-kirola?

Azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa duten udalerrietan, eskola-kiroleko entrenamenduei berrekin ahal izango zaie, gehienez ere sei laguneko taldetan antolatuta. Taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta ezingo dira aldagelak erabili. Horretarako behar diren udal-instalazioak prest daudenean berrekingo zaie, betiere.

Eta eskola-kiroleko lehiaketa?

Ez.

Ikasleek aldagelak erabil ditzakete?

Ez. Aldagelak ezin dira erabili eskola-kirolean.

Taldean kirola egin dezaket?

Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa duten udalerrietan, federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta aldi berean sei laguneko taldeetan, gehienez ere. Intzidentzia 500 edo gehiagokoa duten udalerrietan, bertan behera geratzen da taldeko kirol-jarduera oro, bai entrenamenduan, bai lehiaketan. Salbuetsita daude –eta, beraz, egin ahal izango dira– lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak, gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak, eta jarduera fisikoa eta kirol-jarduera, aire zabalean eta gehienez sei laguneko taldeetan.

Irten al daiteke korrika egitera edo bizikletan taldean ibiltzera?

Federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta aldi berean sei laguneko taldeetan, gehienez ere.

Kendu al dezaket maskara, bakarka, hiri-inguruetan kirola egiten dudan bitartean?

Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, jarduera fisiko handiko aparteko uneetan, eta lehiaketetan.

Joan naiteke lurralde historikoko beste udalerri batera jarduera fisikoa aire zabalean egiteko?

Bai, zure lurralde historikoko edozein udalerritara joan zaitezke jarduera fisikoa aire zabalean egiteko, intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago dutenetara.

Aldagelak eta dutxa-guneak erabil daitezke?

Bai, gehieneko edukieraren %30eko okupazioarekin. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira. Maskara nahitaez erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean eta, gainera, ireki aurretik eta itxi ondoren. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airearen birzirkulazioa saihestu.

Zer ulertzen dugu kirolari erdi profesional diogunean?

Egutegiofizialeko Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan eta Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketetan parte hartzen duten kirolariak dira, guztiak kategoria absolutuan, Eta Estatuko edo nazioarteko lehiaketetan dagokien kategoria absolutua baino beheragoko kategorian.Atal honetan kategoria absolutuko maila goreneko bertoko kirol-lehiaketak sartzen dira.

Beste herri bateko kiroldegira joan naiteke kirol-jarduera bat egitera?

Bizi zaren lurralde historikoko edozein herritara joan zaitezke.

Baimenduta al dago ehiza-jarduera bere modalitate guztietan, bai eta ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza ere, modalitate guztietan?

Bai, bizi zaren lurralde historikoko udalerri guztietan. Praktika hori beste lurralde historiko batetik igarotzen den udalerri mugakidean ere egin daiteke. Nolanahi ere, beti errespetatu behar da pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia, eta nahitaezkoa da maskara erabiltzea.

Publiko gisa joan naiteke kirol-ekitaldi batera?

Ez. Debekatutadago jendeak kirol-ekitaldietara joatea.

Gimnasio bateko makina-gelan kirola egin dezaket?

Bai, banaka, maskara erabiliz, segurtasun-distantzia mantenduz eta baimendutako gehieneko edukiera errespetatuz.

Eskolak edo jarduerak taldean eskaini daitezke?

Gimnasioetan, kirol-klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak bakarrik egin ahal izango dira, baldin eta maskara erabiliz egiten badira, jarduera fisiko biziko aparteko uneetan izan ezik, sei pertsonako taldeetan gehienez, eta edukiera %50era mugatuta badago.

Kirolari federatu bat lehiatu daiteke?

Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa duten udalerrietan, lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira. Gainerakoetan, bertan behera geratzen da taldeko kirol-jarduera oro, bai entrenamenduan, bai lehiaketan. Salbuetsita daude –eta, beraz, egin ahal izango dira– lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgildutadauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak.

Bestelakoak

Musika eta abesbatzen entseguak debekatuta daude oraindik?
 
Etenda jarraitzen dute ahots-musikako entsegu eta jarduera kolektibo ez-profesionalek, hezkuntza arautuan daudenen kasuan izan ezik.
 
Eta dantza-taldeenak?
 
Dantza-talde ez-profesionalen entseguei berrekitea baimentzen da, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak.
 
Zer edukiera errespetatu behar du saltoki txiki batek?
 
150 metro koadrobaino gutxiagoko establezimenduek ezingo dute edukieraren %60 gainditu.
 
Eta azalera handia bada?
 
150 metro koadrotik gorako azalera duten merkataritza-establezimenduak edukieraren %40ko gehieneko edukiera baimendua izatera igaroko dira.
 
Joan gaitezke ikastera bizitoki dugun udalerrian ez dagoen zentro batera? Nola justifikatuko dugu?
 
Egoera hori berariaz jasota dago urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1.c artikuluan, hau da, Unibertsitateetara eta ikastetxeetara joatea. Baliozkoa eta nahikoa den edozein dokumenturen bidez egiaztatu ahal izango da.
 
Supermerkatuek edo elikagaien dendek sal dezakete alkohola 21:00etatik aurrera? Eta beranduago ixten badute?
 
21:00ak eta 08:00ak artean ezingo da alkoholik saldu. Era berean, ezin da bide publikoan kontsumitu.
 
Joan gaitezke bizitoki dugun lurralde historikotik kanpo egiten den hileta, hil-beila edo ehorzketa batera? Eta Autonomia Erkidegotik kanpora?
 
Bizitoki dugun lurralde historikoan egiten diren hileta, beila edo ehorzketetara joan daiteke. Lurralde historikotik eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo gertatzen direnetara, bigarren mailara arteko senideak joan ahal izango dira. Nolanahi ere, atal honetan ezarritako neurriak bete behar dira:
-Hil-beiletan, 30 pertsona batu ahalko dira, gehienez, aire zabaleko espazioetan, eta sei, espazio itxietan. Bertaratzen den pertsona kopurua txikiagoa izanez gero, ezingo da baimendutako edukieraren %50 gainditu.
-Hildakoaren ehorzketan edo haren errausketarako agurrean, 30 pertsona egon ahalko dira gehienez, betiere espazio irekian egiten bada. Espazio itxian eginez gero, gehienez hamar pertsona batu ahalko dira, eta, nolanahi ere, pertsonen arteko distantzia gorde beharko da.
-Kasu guztietan erabili beharko da maskara.
 
Gaueko zer ordutara arte egongo da garraio publikoa?
 
Hiru lurralde historikoetako eremu txikiagoko garraio publikoaren azken irteera 23:00etan izango da. Gidaridun taxia edo ibilgailua izan ezik.
 
Jan edo edan daiteke garraio publikoan?
 
Bidaia-denbora bi ordutik beherakoa bada, ezin da jan, baina bai edan. Nolanahi ere, gaur egungo testuinguruan, berariaz ez da gomendatzen alkohol-kontsumoa garraio publikoan.
 
Badago okupazio-mugarik garraio publikoan?
 
Ez, garraio publiko eta pribatuetan ibilgailuak duen plaza adina pertsona joan ahalko da, betiere maskara jantzita.
 
Zer gertatzen da kultur ekitaldi batera joan eta hau 22:00ak baino beranduago amaitzen bada?
 
Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu. Ordubete izango da (22:00ak arte) etxera itzultzeko.
 
Egin al daitezke erkidegoen bilerak edo jabeen batzarrak?
 
Bilerak egin ahal izango dira, betiere topaketak egiten diren lokaletan ezarritako edukiera-mugak betetzen badira. Hala ere, bertaratutakoen joan-etorriei dagokienez, kontuan hartu beharko dira indarrean dauden mugikortasun-mugak, eta beti errespetatu beharko dira.
 
Akziodunen edo kooperatibisten batzarretara jo daiteke?
 
Bai. Horrelako ekitaldietara joatea baimentzen da, inolako lurralde-mugarik gabe. Dokumentu bat eraman beharko da, erakunde antolatzaileak beteta eta igorrita, joan-etorri hori justifikatzeko.
 
Baimenduta al dago arrazoi sindikalengatik, alderdi politikoen, enpresa-elkarteen eta antzekoen jarduerengatik lekualdatzea?
 
Bai. Jarduera instituzional edo profesionaltzat jotzen baitira.
 
Erre daiteke bide publikoan?
 
Bi metroko gutxieneko distantzia gordetzerik badago bakarrik.
 
Derrigorrezkoa al da erabilera publikoko establezimenduak eta lekuak aireztatzea?
 
Erabilera publikoko establezimenduek eta tokiek aireztapen iraunkorra bermatu beharko dute egunean zehar, eta lokalak ireki eta ixten direnean ere bai. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da, eta airearen birzirkulazioa saihestu. Aireztapen-eta girotze-sistemek indarrean dagoen araudiaren arabera eraikinetan eta lokaletan jarduteko eta mantentze-lanak egiteko gomendioak bete beharko dituzte.
 
IAT nire ibilgailura pasatu behar badut eta izapidea 22:00etatik aurrera amaitzen badut, baimenduta dago lekualdatzea?
 
Bai, itzulerako bidaia zuzenean egin ahal izango da bizilekura, baldin eta egindako izapidea egiaztatzen bada.
 
Herritar batek, zirkulatzeko baimenduta dauden ordutegiak betez gero, bizilekua duen udalerria ez den beste udalerri batean igaro al dezake gaua karabanan?
 
Bai. Indarrean dauden ordutegi-muga eta desplazamendu-muga guztiak betetzen baditu, eta karabanentzat baimendutako lekuetan aparkatzen badu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak