Atzo, urtarrilak 8, Hego Euskal Herrian 12.464 froga diagnostiko egin ziren. Horietatik 821 izan dira COVID-19 positibo kasuak. Lurraldeen arabera, 5 Araban, 354 Bizkaian, 203 Gipuzkoan eta 163 Nafarroan atzeman dira. EAEko positibotasun tasa % 6,9ekoa da; Nafarroakoa, aldiz, %5,5ekoa. Eusko Jaurlaritzak udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko ditu.
Guztira, 9.504 froga diagnostiko egin ziren atzo EAEn, eta haietatik, 658 positiboak izan dira (% 6,9). Lurraldeen arabera: 95 Araban, 354 Bizkaian, 203 Gipuzkoan eta beste erkidego batzuetakoak 6 kasu izan dira. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz, 63 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta 75 pertsona ZIUn daude. Udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko ditu Jaurlaritzak.
Nafarroan positibotasun tasak behera
Foru Erkidegoan atzo, 2.960 proba (PCR eta antigenoak) egin ziren eta horietatik 163 positibo atzeman dira. Positibotasun-tasa %5,5ekoa da eta tasak 1,3 puntu egin du behera. Eguenean zazpi pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19arekin Nafarroako erietxetan, horietako bat ZIUn dago.