Pandemiaren bilakaera "ziurgabea" dela azaldu du LABI batzorde teknikoko koordinatzaile Jonan Fernandezek, eta jakinarazi du astelehenean bilduko direla berriro. Azaldu dutenez, asteburuko datuek dakartena ikusita hartuko dute erabakia. Fernandezek Radio Euskadin egindako elkarrizketan jakinarazi du mugikortasunari dagokion neurri murriztaileak berriro ezartzearen aukera mahai gainean dutela: "Ez dugu baztertzen lehenago indarrean egon diren neurriak berriro ezartzea".