Azken positiboak batuta, datuek erakusten dute pandemia hasi zenetik 4.728 debagoiendarrek izan dutela COVID-19 gaitza. Gehienak arrasatearrak izan dira (2.101) eta ondoren –erdia badira ere– bergararrak daude (1.063). Atzetik, Oñatik erregistratu ditu kasu gehien (599).
Mapa honetan daude herri guztietako datuak, eguneratuta:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Osasun Sailak argitaratutako egoera epidemiologikoaren gaineko txostenaren arabaera, 7.503 proba egin zituzten atzo, eta, horietatik 535 pertsonek eman zuten positibo; hau da, %7,1k. Lurraldeen arabera, Araban 73 pertsonek eman zuten positibo, Bizkaian 283k, Gipuzkoan 170k, eta EAEtik kanpo erroldatutako bederatzik.
Ospitaleei dagokienez, COVID-19aren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 71 pertsona daude ZIUetan.
Nafarroan, ostera, 2.666 proba egin zituzten atzo eta horietatik, 182k eman dute positibo, %6,8k hain zuzen ere.