Epidemiaren azken egunetako datuen bilakaerari erreparatuta LABIk adierazi du azaroaren hasieratik izandako bilakaera positiboa "gelditu" egin dela EAEn, eta "joera negatibo txiki" bat izan dela. "Tokiko egoera epidemiologikoa ez da ona, kezkagarria da", adierazi dute baina gaineratu une honetan ez dagoela "aparteko alarma-zantzurik". Hori ondorioztatu dute hainbat faktore kontuan hartuta:
- Bi asteko segidak eta lanegunak ez diren lau egunek kutsaduren miaketaren eta egindako test kopuruaren arteko aurreko asteetako erlazioa desitxuratu ahal izana.
- Inguruko Autonomia Erkidegoetan eta inguruko herrialdeetan gertatzen ari den bilakaera negatiboak.
- Euskadin gutxienez sei kasu agertu izana Erresuma Batuan mutatutako birusaren anduiarekin lotuta.
"Ziurgabetasun-testuinguru batean gaude, eta horrek eskatzen du datuak ahalik eta gehien zaintzea eta kontrolatzea eta egunero monitorizatzea. Une honetan, birusaren transmisioa geldiaraztea eta, ahal den neurrian, murriztea da helburua", adierazi dute LABIren ordezkariek.
Gabonen aurretik onartutako neurri murriztaileek jarraipen soziala izan dutela ere aipatu dute: "Gabon gauetik gaur arteko jaiegun eta ospakizunetako mugikortasunari eta elkarrekintzei nabarmen eustea lortu da". Errege bezperan, egunean eta hurrengo asteburuan, prebentzio neurriak betetzen jarraitzeko dei egin diete herritarrei.
Hurrengo bilerak egubakoitzean eta astelehenean
Egoera aztertu ondoren bilakaera epidemiologikoaren behaketa egun batzuez luzatzea erabaki du batzorde teknikoak. Hala, batzordeak bilera egingo du egubakoitzean, hilaren 8an, eta astelehenean, hilaren 11n, bilakaera, datuak eta indarrean dauden eta har daitezkeen neurriak ebaluatzeko. Eta honako erabakiak hartu ditu:
- Indarrean dauden dekretuetan ezarritako prebentzio-neurriak aktibo eta aldaketarik gabe mantentzea eta datozen egunotan egoera ebaluatzen jarraitzea.
- Testatzeko, laborategiko analisiak egiteko, kasuak identifikatu eta horien jarraipena egiteko, kutsatzeko eta kontaktuak egiteko lanen balioa eta garrantzia ezagutzea, eta horiek sendotzen jarraitzea.
- Indarrean dauden prebentzio-neurri gehienak betetzen direla aitortzeko mezua helaraztea gizarteari.
- Prebentzio-konpromisoak indartzea jarduera guztietan edukierari, maskararen erabilerari eta pertsonen arteko distantziari dagokienez, eta, bereziki, egun hauetan, merkataritza-jardueretan eta merkealdietan.