Azken positiboak batuta, datuek erakusten dute pandemia hasi zenetik 4.564 debagoiendarrek hartu dutela COVID-19 gaitza. Gehienak arrasatearrak izan dira (2.036) eta ondoren –erdia badira ere– bergararrak daude (1.040). Atzetik, Oñatik erregistratu ditu kasu gehien (579) eta ostean, Aretxabaletak (410). Datu guztiak daude goiena.eus webguneko 'azken datuak' atalean.
Bestetik, eguneratutako mapak oraindik ez du kolore aldaketarik. Intzidentzia-tasak berdintsu mantendu dira egun hauetan.
Herri bakoitzaren gainean daude azken datuak:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
449 kasu, Hego Euskal Herrian
8.398 proba diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 449k eman zuten emaitza positiboa; %5,3k erkidegoan eta %5,7k Nafarroan. Positibotasun-tasek ia puntu bat egin dute behera, baina oraindik lortu nahi den markatik urruti dago Hego Euskal Herria. Kasu berriei dagokienez, 150 erregistratu ziren Bizkaian, 130 Gipuzkoan, 102 Nafarroan, 62 Araban eta bost bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.
Bestetik, 38 lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta azken datuen arabera, 486 pertsona daude ingresatuta erietxeetan; horietatik 100, ZIUetan.