Sei urtetik gorako arrasatearrak eta aramaioarrak zeuden abenduaren 14tik 22ra egin zen baheketara deituta. Emaitzen arabera, deitutakoen bi heren baino gehiago joan da probak egitera, eta guztira, 116 positibo berri hauteman dituzte. Horrenbestez, proba egindakoen %0,73k bakarrik eman du positibo. Kutsatutako pertsona horiek isolatu eta kontaktuen jarraipena egin zaiela esan du Osasun Sailak.
Azaroan baino emaitza hobeak
Arrasateko lehenengo baheketa azaroaren 18tik 20ra bitartean egin zen. 6.161 pertsona zeuden deituta, eta 3.256k egin zuten proba; %52,8k hain zuzen ere. Hortaz, bigarren baheketan, parte-hartzea hazi egin da. Gainera, azaroko proben %2,2k eman zuen positibo, eta oraingoan nabarmen murriztu da positibotasuna.