Domekan ez dute atsedenik hartu Sarek antolatutako elkartasun ekintzek

Xabi Gorostidi 2020ko aza. 22a, 16:53

Argazkia: Elgetako Sare

Atzoko ekintza sortak jarraipena izan du gaur ere, mendi ibilaldi formatuan. Bergaran, esaterako, San Martzialeko buelta egin dute 112 lagunek. Arrasaten, hamar kilometroko ibilaldia egin dute Monterronetik abiatuta, eta, Elgetan, Asentzioraino joan dira oinez, bertan talde argazkia ateratzeko. 

Bergaran espero baino jende gehiagok parte hartu duela adierazi du Aitor Arantzabalek: "Asmoa zen 222 kilometro pilatzea denen artean; preso bakoitzeko, kilometro bat. Baina azkenean 112 lagun animatu gara, eta denen artean 672 kilometro batu ditugu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak